Gizartea -

Epaiketa

Cabacas auziaren ahozko epaiketa datorren astelehenean hasiko da

Hilketaren erantzuleei dagokien zigorra ezartzea espero du Jonek Goirizelaiak, Cabacasen familiaren abokatuak. Bestalde, Beltran de Herediak "errespetu guztia" agertu dio epaiketari.

Iñigo Cabacasen aldeko protesta, Bilbon Argazkia: EiTBko artxiboa
Iñigo Cabacasen aldeko protesta, Bilbon Argazkia: EiTBko artxiboa
Iñigo Cabacasen aldeko protesta, Bilbon Argazkia: EiTBko artxiboa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Cabacas Athleticeko jarraitzailearen heriotzagatik egingo duten ahozko epaiketa urriaren 15ean hasiko da; hots, datorren astelehenean. Ertzaintzaren sei agenteri giza hilketa eta zuhurtziagabetasun larria egotzi diete, baina Fiskaltzak uste du ez dagoela deliturik, hori dela eta, akusatuak aske uzteko eskaria egin du.

Cabacas 2012ko apirilaren 9an hil zen, Ertzaintzak jaurtitako pilota batek buruan jo zionean. Athleticen eta Schalke 04 talde alemaniarraren arteko norgehiagoka bukatutakoan Bilbon izandako istiluetan gertatu zen hilketa.

Sei urte geroago, auzi horri buruzko epaiketa abiatuko dute, eta Jone Goirizelaia horretaz mintzatu da Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan gaur egin dioten elkarrizketan.

 

'Justizia,atsedena behar dugu'
'Justizia,atsedena behar dugu'
'Justizia,atsedena behar dugu'

play icon 30:19

 

Ertzainei dagokien zigorra ezartzea espero du Goirizelaiak, hori jazotzea "oso zaila" izango dela argi duen arren. Era berean, fiskalak instrukzioko fasean (ia sei urte iraun du) erakutsitako "jarrera pasiboa" deitoratu du.

Horren harira, Goirizelaiak "egia oso argitzeko" eta "justizia egiteko" itxaropena erakutsi du. "Badakigu oso zaila dela, eta gauza asko botako ditugu faltan. Halere, gure esku zegoen guztia eman dugu epaiketara iristeko, eta espero dugu frogek benetan gertatu zena ezagutzeko balio izatea. Kontakizuna ezagutu nahi dugu, hau da, gertakariak nola jazo ziren eta zer gertatu zen jakin, eta behin oinarri hori izanda, zigorrak ezartzea espero dugu", errepikatu du.

Gainera, atsekabetuta azaldu da istiluak gertatu ziren gauean ertzainei aginduak emateaz arduratu zen Ugarteko burua ez delako akusatuen artean egongo.

Beltran de Herediak errespetua agertu du epaiketaren aurrean

Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuak "errespetu osoa" agertu du epaiketaren aurrean, eta "gertakarien kontakizuna" entzuteko esperantza duela nabarmendu du.

Onda Vasca irrati-katean aste honetan egin dioten elkarrizketan, modu horretan mintzatu da astelehenean hasiko den epaiketari buruz. Sei urte dira jada Cabacasen hilketa gertatu zenetik, eta "urte asko dira".

"Espero dut, azkenik, kontaketa hori egitea. Uste dut geroz eta gertuago gaudela. Denborarekin luzatuz joan den prozesu baten aurrean gaude, besteak beste, oso instrukzio zehatza eskatzen duelako", azpimarratu du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Cabacas Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak