Gizartea -

Migrazioa

Jaurlaritzak 'Share' plana aurkeztu du Europan, migrazio erronka berriei erantzuteko

Europara iristen diren etorkinak hartzeko eta gizarteratzeko erantzukizun publikoa planteatzen du proposamen horrek.

Migrazio krisia. Artxiboko argazkia: EiTB
Migrazio krisia. Artxiboko argazkia: EiTB
Jaurlaritzak 'Share', migrazioari buruzko plana, aurkeztu du Europan

1:21

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Elorza Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak 'Share' proposamena aurkeztu die gaur Europar Batasuneko kide diren estatu ordezkariei. Europara iristen diren etorkinak hartzeko eta gizarteratzeko erantzukizun publikoa planteatzen du horrek.

Besteak beste, Jean-Clause Juncker Europako Batzordeko eta Antonio Tajani Europako Parlamentuko presidenteak izan dira bileran.

"Migrazioaren aurrean, estatu eta herri ezberdinak guztion borondatea batzera gonbidatu nahi ditugu", esan du Elorzak Europako Eskualdeen Batzordeak egindako batzarrean.

"Jakin badakigu bide luzea dugula aurretik, eta erabaki askok gure eskumenak gainditzen dituztela, baina ez dugu ezer egin gabe gelditu nahi", ziurtatu du Elorzak. Hori horrela, migrazioaz hausnartzeko eta Jaurlaritzak aurkeztutako proposamenarekin bat egiteko eskatu die han bildutako estatu ordezkariei.

Zehazki, "migrazioak dakarren erronka berriaren aurrean erantzukizunak hartzeko konpromiso publikoa" du oinarri 'Share' proposamenak. Hortik aurrera, Europako estatu eta erakunde bakoitzak bere gain hartu beharko du dagokion erantzukizuna.

Horretarako, hiru parametrotan oinarritzen da 'Share': zerga bidezko diru-sarrerak (% 50), biztanleria (% 30) eta langabezia-indizea (% 20). Errefuxiatuei, erregularizatu gabe dauden migratzaileei eta gurasorik gabe dauden adingabe atzerritarrei "maila guztietan" erantzutea du helburu, hain zuzen.

"Ziur gaude behetik gorako lana eginda, migrazio mugimenduen errealitatea alda dezakegula", baieztatu du Elorzak.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Eusko Jaurlaritza Brusela Europa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak