Gizartea -

Trafikoa

Pertsona bat zauritu da Txorierriko igarobidean sei autok izandako istripuan

Ezbeharra Larrabetzu parean izan da, Getxoko noranzkoan. Ilara luzeak sortu dira N-637 errepidean, eta AP-8ra ere heldu dira.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei autok talka egin dute astearte honetan Txorierriko igarobidean (N-637 errepidea) Larrabetzu (Bizkaia) parean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.

Ezbeharra 07:40an jazo da, Getxoko noranzkoan. Istripuaren ondorioz, pertsona bat zauritu da, eta ospitalera eraman behar izan dute.

Hasiera batean, ezkerreko erreia itxi behar izan dute, eta ordu horretan errepide horretatik ibilgailu asko dabiltzanez, ilara luzeak sortu dira errepide horretan, eta baita AP-8an ere, Galdakaoraino. 09:30erako, baina, nabarmen arindu da zirkulazioa, eta AP-8an ez zegoen pilaketarik. Egoerak normaltasuna berreskuratu du apurka-apurka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A8 autobidea gaur Larrabetzu gaur Istripua Txorierriko igarobidean gaur