Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Gizon batek bikotekide ohia hil du tiroz eta alaba autoarekin harrapatu du Gironan
Poliziak baieztatu duenez, genero indarkeriagatik hainbat salaketa zeuden jarrita ustezko erasotzailearen kontra, eta biktimarekiko urruntze agindua zuen ezarrita.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gizon batek bikotekide ohia hil zuen, atzo, tiroz Gironako Sant Joans les Fonst herrian. Kale erdian hil zuen 48 urteko emakumea, eskopeta batekin, eta ondoren, 25 urteko alaba autoarekin harrapatu zuen. Azken hori larri dago ospitalean.
Eraso bikoitzaren ondoren, ihes egin zuen 53 urteko gizonezkoak, eta handik ordu gutxira urkatuta aurkitu zuten Esquadra Mossoek. Ikerketako iturrien arabera, bere buruaz beste egin zuen.
Poliziak baieztatu duenez, genero indarkeriagatik hainbat salaketa jarrita zituen biktimak ustezko erasotzailearen kontra.
Sant Joan de les Fontseko Udalak hiru dolu-egun deitu zituen atzo, eta bertan behera utzi zituen egunotarako deituta zituen ekitaldi ofizialak.
Atzokoarekin, 39 dira aurten Espainiako Estatuan genero indarkeriagatik hil dituzten emakumeak.
--------------------------------------------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.