Gizartea -

'LA MANADA' AUZIA

La Manada auzian boto partikularra eman zuen epailea salatu du jurista elkarte batek

Boto partikularra arrazoitzerakoan, biktimarentzako 'iraingarriak eta erasokorrak' ziren esamoldeak erabiltzea leporatzen dio Themis emakume juristen elkarteak Ricardo Gonzalez magistratuari.

Nafarroako Justizia Jauregian egin zen 'La Manada' auziko epaiketa. Pantaila-irudia: EiTB
Nafarroako Justizia Jauregian egin zen 'La Manada' auziko epaiketa
Nafarroako Justizia Jauregian egin zen 'La Manada' auziko epaiketa. Pantaila-irudia: EiTB

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Themis emakume juristen elkarteak salaketa aurkeztu du Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren aurrean, 'La Manada' auzian boto partikularra eman zuen magistratuaren aurka.

Ikuspegi juridikotik boto partikularra arrazoitzeko beharrezkoak ez ziren eta biktimarentzako "iraingarriak eta erasokorrak" ziren adierazpenak erabiltzea leporatu dio emakume juristen elkarteak Ricardo Gonzalez magistratuari.

Akusatuek grabatutako bideoetan, bost gizon eta emakume bat "iskanbilan eta pozez zoratzen sexu-harremanak" izaten soilik ikusten zirela adierazi zuen Gonzalezek.  Biktimaren aurpegiak "lasaitasuna" adierazten zuela nabarmendu zuen epaileak, "inolako tentsiorik gabe". Honenbestez, haren esanetan, "ikara, nazka, gorroto, arbuio, ezezko, egonezin edo deserosotasunik defendatzea" ezinezkoa zela erantsi zuen.

Emakume juristen elkartearen esanetan, magistratuak Botere Judizialaren Lege Organikoaren 418.5 eta 6 artikuluak urratzen ditu.

Horrez gain, biktimari kalte handia egiten zaiola eta biktima berriro ere biktima egiten duela salatu du Themis elkarteak. Ez hori bakarrik, gizarteak Justiziarengan konfiantza falta izatea eragiten duela uste du.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Tratu txarrak gaur Albisteak Nafarroa Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Feminismoa ‘La Manada’ auzia azken ordukoa