Gizartea -
Ezbeharra
Hainbat ibilgailuren arteko istripuak 2 kilometroko auto-ilarak eragin ditu Sondikan
Artxandako tunelen parean izan da istripua, Derioko noranzkoan. Ezbeharrean ez da inor zauritu, baina bi errei itxi behar izan dituzte, ibilgailuek errepidea oztopatzen zutelako.
EiTB.EUS
Hiru autok eta bi kamioik elkar jo dute, 09:45ean, N-637 errepidean, Txorierriko igarobidean, Sondikan. Istripuan ez da inor zauritu, baina bi kilometroko auto-ilarak egon dira errepide horretan, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharraren ondorioz, eskuineko eta ezkerreko erreiak itxi behar izan dituzte, ibilgailuak bide erdian geratu direlako, trafikoa oztopatzen.
Aipatu iturriaren arabera, Artxandako tunelen parean izan da istripua, Derioko noranzkoan, eta gidari eta bidaiari guztiak onik atera dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea