Gizartea -
Trafikoa
Motor gidari bat hil da A-8an, Santurtzin, izandako istripu batean
44 urteko gizonak motorraren kontrola galdu eta erdibitzailearen kontra jo du. Eskuineko erreia itxi dute eta ilarak sortu dira.
EITB.EUS
44 urteko motor gidari bat hil da gaur eguerdian A-8an, Santurtzi (Bizkaia) parean, izandako istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Iturrion arabera, ezbeharra 12:00ak aldera jazo da aipatutako tokian, Irungo noranzkoan. Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, gidariak motorraren kontrola galdu, eta erdibitzailearen kontra jo du.
Larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu dira, baina medikuak gizonaren heriotza baieztatu baino ezin izan du egin.
Istripuaren ondorioz, eskuineko erreia itxi dute, eta ilarak sortu dira Irunera bidean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea