Gizartea -

BIZKAIA

Aitak Salamancan atxikita zituen bi haur bizkaitar erreskatatu dituzte

5 eta 7 urteko haurrak amarekin daude dagoeneko. Aitak amarekin utzi behar bazituen ere, haurrak hartu eta autoan ihes egin zuen.

7 eta 5 urteko haurrak polizia batekin. Argazkia: Espainiako Polizia
7 eta 5 urteko haurrak polizia batekin. Argazkia: Espainiako Polizia
7 eta 5 urteko haurrak polizia batekin. Argazkia: Espainiako Polizia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aitak Salamancan atxikita zituen 5 eta 7 urteko bi haur erreskatatu ditu Poliziak, eta Bizkaian bizi den amaren esku utzi ditu. Aitaren bila ari ziren, eta Salamancan aurkitu ostean, atxilotu eta epailearen aurrera eraman dute.

Espainiako Poliziak ohar bidez jakinarazi duenez, aitak haurrak hartu zituen eta bere izenean ez zegoen auto batean ihes egin zuen.

Duela hamabost egun inguru utzi behar zituen aitak haurrak amaren esku, baina ez zen hitzordura agertu. Haien bila ibili dira ordutik. Adin txikikoak Salamancako udalerri batean aurkitu zituzten, Ertzaintzaren, Guardia Zibilaren eta Polizia Nazionalaren elkarlanari esker.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Azken ordukoa Bizkaia Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa