Gizartea -

indarkeria matxista

Gizon batek bi alabak hil ditu Castellon

Ustezko hiltzaileak, 48 urtekoak, bere buruaz beste egin du gero. Neskatoak, 3 eta 6 urtekoak, aitaren etxean zeuden; ama ez da han bizi.

Bizilagunak neskatoen etxebizitzaren ondoan. Argazkia: EFE
Bizilagunak euren artean hitz egiten, neskatoen etxebizitzaren ondoan
Bizilagunak neskatoen etxebizitzaren ondoan. Argazkia: EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bere bi alabak, 3 eta 6 urtekoak, labanaz hil ditu bart Castellon, eta ondoren, bere buruaz beste egin du, osasun iturriek jakinarazi dutenez.

Hilketa 05:30ean jazo da aitak Rio Adra kalean zuen etxebizitzan. Gizonak 48 urte zituen, eta ez zen bikotekidearekin bizi.

Iturri berberen arabera, umeen ama eta amama beste etxebizitza batean bizi dira, eta ospitalera eraman dituzte arreta psikologikoa emateko.

Bi prozedura gizonaren kontra

Valentziako Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, gizonaren kontrako bi prozedura zabaldu zituzten, baina azkenean artxibatu egin zituzten, Fiskaltzak eta emakumeak berak eskatuta.

Aurrenekoa, 2018ko urtarrilekoa, ofizioz abiatu zuten parte mediko bat tarteko. Emakumeak ez zuen salaketa aurkeztu nahi izan. Otsailean, berriz, mehatxuengatik salatu zuen gizona, eta urruntze agindua eskatu zuen. Epaileak eta fiskalak ez zuten beharrezko ikusi, eta erresatu egin zuten. Emakumeak helegitea jarri zuen, baina auziak luze jotzen zuela ikusita, "aurrera ez egitea" erabaki zuen.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak azken ordukoa Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa gaur Nerabezaroa albisteak Giza hilketak Amak albisteak Valentzia albisteak