Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek bikotekideari eraso dio Gasteizen, alabaren aurrean

Ustezko erasotzailea -30 urte- atxilotu dute. Erasoa iragan larunbatean gertatu zen Ariznabarra auzoko etxebizitza batean.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko gizon batek ustez bikotekideari eraso dio Gasteizen, haren alabaren aurrean, eta, horrezkero, Gasteizko Udaltzaingoak atxilotu egin du, genero-indarkeria delitua egotzita.

Gasteizko Udalak agiri batean jakitera eman duenez, gertakaria iragan larunbatean jazo zen Ariznabarra auzoko etxebizitza batean. Norbaitek 092 telefonora deitu zuen, abisua emateko.

Udaltzaingoak bildutako testigantzen arabera, eztabaida bero batean gizonak emakumea jo du. Horregatik, atxilotu eta epailearen esku jarri dute.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Feminismoa