Gizartea -

ERASO TRANSFOBOA

Pertsona transexual bat hil da Valladoliden, eraso bat jasan eta hilabetera

Abuztuaren 12an oso larri eraman zuten ospitalera, eraso bortitz bat jasan izanaren zantzu argiekin. 15 urteko gazte bat da ustezko erasotzailea.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abuztuaren 12an eraso bat jasan zuenetik Valladolideko ospitale batean koman zegoen 59 urteko emakume transexual bat hil da, el Norte de Castilla egunkariak bere edizio digitalean zabaldu duenez.

59 urteko biktima Vallsur merkatalgunearen inguruetan aurkitu zuen egun hartan segurtasun zaindari batek, eraso bortitz bat jasan izanaren zantzu argiekin. Anbulantzia bati deitu eta larri eraman zuten ospitalera.

Ordu batzuk geroago, 15 urteko gazte batek bere burua entregatu zuen Polizia Nazionaren komisaria batean, erasoaren egilea zela aitortuz eta telefono mugikorra ere lapurtu ziola gaineratuz. Zambrana adin-txikikoen zentroan dago egun hartaz geroztik. Orain, homizidio delitua egotziko diote, emakumea hil ostean.

Valladolideko kolektibo transexualak kontzentrazioa deitu du urriaren 20rako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak LGTBI