Gizartea -

Emakumeen Nazioarteko Eguna

Martxoaren 8an egun osoko greba deituko du Euskal Herriko mugimendu feministak

Batzarra egin zuten, atzo, Gasteizen, eta bertan erabaki zuten 24 orduko lanuztea deitzea 2019ko Emakumeen Nazioarteko Egunean.

Martxoaren 8ko mobilizazioa, Donostian.
Martxoaren 8ko mobilizazioa, Donostian.
Martxoaren 8ko mobilizazioa, Donostian.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Emakumeok  planto' goiburupean, Euskal Herriko lehen greba feminista egin da aurten, martxoaren 8an. Milaka eta milaka emakumek egin zuen bat lanuztearekin, eta  berdintasunaren aldeko inoizko oihurik ozenena entzun zen mundu osoko 70 herrialde baino gehiagotan. Historikoa izan zen.

Mugarritzat jo zuen mobilizazioa Euskal Herriko mugimendu feministak, eta indar erakustaldi horri eusteko konpromisoa agertu zuen. Elkarte feministen lanak ez du etenik izan azken hilabeteotan, eta atzo asanblada egin zuten Gasteizen, aurrera begirako urratsak zehazteko. Twitter bidez iragarri zutenez, 2019ko martxoaren 8an egun osoko greba deitzea erabaki zuten batzarrean bildutako emakumeek.

 

 

Datozen asteetan, auzo, herri eta hirietako emakume taldeekin batuko dira, batzarrean hartutako erabakiak partekatzeko, eta azaroaren 17an bilduko da berriro Euskal Herriko mugimendu feministaren talde orokorra Donostian, grebaren helburu eta eduki orokorrak adosteko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna Martxoak 8