Gizartea -

NAFARROA

112ak ez zuela Guardia Zibila Kasedako tiroketaz ohartarazi salatu du bizilagun batek

Salaketaren arabera, 112ko langileak ez zuen Guardia Zibilaren kuartelera deitu tiroketaz ohartarazteko. Nafarroako larrialdi zerbitzuko arduradunek protokoloa azaltzeko agerraldia egingo dute.

Nafarroako Foruzaingoa tiroketaren tokian. Argazkia: EFE
Nafarroako Foruzaingoa tiroketaren tokian. Argazkia: EFE
Nafarroako Foruzaingoa tiroketaren tokian. Argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kasedako bizilagun batek salatu duenez, Nafarroako larrialdi zerbitzuko langileak (112) ez zuen Guardia Zibilaren Kasedak kuartelera deitu nahi izan asteartean herrian gertatu zen tiroketaz ohartarazteko; Nafarroako Foruzaingoari pasa zion abisua.

Diario de Navarrak bere gaurko alean dakarren informazioaren arabera, salatzaileak 112 telefonora deitu zuen tiroketa izan zela eta lurrean hainbat lagun zeudela ohartarazteko. Bizilagun horren arabera, ordea, langileak ez zion abisua pasa nahi izan Guardia Zibilari (100 metrora ei dago kuartela). Ildo horretan, laguntza ez ematea leporatu dio.

UPNk eta PPNk Maria Jose Beaumont Nafarroko Barne kontseilariaren agerraldia eskatu dute Parlamentuan, azalpenak eman ditzan.

Bestalde, Nafarroako larrialdi zerbitzuek prentsaurrekoa deitu dute eguerdirako, protokoloak kasu hauetarako dioena azaltzeko. Horren arabera, gisa horretako larrialdi deiak daudenean Foruzaingoari pasatu behar zaio abisua Udaltzaingorik ez dagoen udalerrietan. Gero, foruzainek bideratzen dute laguntza gainerako poliziengana.

Kasu honetan, foruzainek Guardia Zibilaren laguntza izan zuten hiru atxilotuak atzemateko, eta elkarrekin ari dira auzia ikertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa gaur Delituak argazkiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Foruzaingoa Erailketak SOS Deiak