Gizartea -
SUIZIDIOA
Hamar unibertsitate ikasletatik batek pentsamendu suizidak izan ditu lehen urtean
Hori da Estatuko bost unibertsitateko 2.118 ikasleri egindako inkesta batetik atera duten ondorioa. EHUko ikasleek parte hartu dute.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Espainian, hamar unibertsitate ikasletatik batek pentsamendu suizidak izan ditu lehen urtean, eta inkestatuen % 1ek onartu dute suizidio saiakera bat egin dutela azken urtean. Horiek dira Kataluniako Inim fundazioak koordinatutako Unibertsitatea eta Buru Osasuna proiektuak utzitako ondorio nagusiak.
Inim fundazioak ohar batean jakinarazi duenez, unibertsitate ikasketak hasi dituzten ikasleen buru osasuna ikertzeaz gain, pentsamendu suizidak eragin eta buru osasuna arriskuan jartzen dituzten faktoreak aztertu dituzte.
Ikerketa egiteko Estatuko bost unibertsitateko 2.118 ikasle galdekatu dituzte. EHUko, Pompeu Fabra unibertsitateko, Balear Uharteetako unibertsitateko, Cadizeko unibertsitateko eta Miguel Hernandez unibertsitateko ikasleek parte hartu dute.
Estatuan egin den gisa honetako lehendabiziko ikerketa da eta emaitzak Suicide and Life-Threatening Behavior aldizkariak argitaratu dituzte.
Azterketaren arabera, pentsamendu suiziden eragile nagusiak dira familiako kontuak, azken aldiko gertaera estresagarriak eta egungo buru osasuna. Horrez gain, kideekin eta senitartekoekin haurtzaroan harreman positiboak izateak babestu egiten gaitu.