Gizartea -

Erasoa

Urtebeteko haur bat ospitaleratu dute Iruñean, txakur batek kosk egin baitio

Udaltzaingoak, guztira, 185 pertsona artatu behar izan ditu asteburu honetan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak 185 pertsona artatu ditu ostirala eta igandea bitartean, arrazoi ezberdinak tarteko. Besteak beste, ume bat artatu behar izan dute, txakur batek hozka egin baitio, eta Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.

Udaltzaingoak agiri baten bidez zehaztu duenez, guztira 20 lagunek behar izan dute agenteen berehalako laguntza azken orduotan. Gainera, beste 40 herritarrengana jo behar izan dute, elkarbizitza arazoen ondorioz.

Bizilagunen arteko iskanbilak eta auzokideen zaratak ere izan dira Iruñeko Udaltzaingoari laguntza eskatzeko eragileetako batzuk. Iturrama auzoan, adibidez, 26 lagunek jaia antolatu zuten larunbatean, eta bizilagunek etxebizitza horretako jabea salatu zuten.

Bukatzeko, sei erasoren lekuko izan dira asteburuan udaltzainak. Ondorioz, hiru gizonezko atxilotu dituzte, indarkeria erabiltzeagatik eta lapurtzeagatik, eta emakume bat eraman dute polizia-etxera, desobedientzia delitu bat egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak albisteak Animaliak azken ordukoa Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa