Gizartea -

GERTAKARIA

Gizon bat larri zauritu da Tuteran, gidatzen ari zen abioneta behera etorrita

47 urteko tuterarra da zauritutakoa. Helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera, zauri larriekin.

Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak
Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat larri zauritu da, gaur goizean, Tuteran, gidatzen ari zen abioneta behera etorrita. Nafarroako Gobernutik jakitera eman dutenez,  Agua Salada aerodromoan zen lur hartzekoa hegazkin txikia.

47 urteko tuterarra da zauritutakoa. Helikopteroz eraman dute Nafarroako Ospitalera, zauri larriekin.

Lehen ikerketen arabera, lurretik altuera gutxira zegoela, biraketa bat egiten hasi da pilotua, eta hegaletako batekin lurra jo du. Ondorioz, kontrola galdu eta erori egin da.

Abionetaren barruan harrapatuta geratu da gizonezkoa, eta aparatuak su hartzeko arriskua zuela iritzita, aerodromoan zeuden hainbat pertsonek erreskatatu dute pilotua.

Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua