Gizartea -

Pederastia

Alemaniako Eliza katolikoak adingabekoei egindako 3.677 abusu zenbatu ditu 1946tik

Adituen ustez, benetako kopurua handiago da, askok ez baitzituzten abusuak salatu.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apaizek adingabeko eta gazteei egindako sexu-abusuak "oso ohiko praktika" zela jasotzen du Alemaniako Eliza katolikoaen txosten batek, Der Spiegel astekariak argitaratutakoaren arabera.

1946 eta 2014 urteen artean, 1670 apaizen esku adingabeei eta gazteei egindako 3.677 sexu-abusu zenbatu ditu Alemaniako Gotzainen Biltzarrak, 27 elizbarrutitik etorritako 38.000 artxibo ikusi eta aztertu ostean.

Txosten horren arabera, abusuen biktima gehienak mutilak ziren.

Adituen ustez, berriz, sexu-abusuen benetako kopurua handiago da, askok ez baitzituzten abusuak salatu.

Alemaniako elizbarrutiek orain dela bost urte idazten hasi ziren txostena irailaren 25ean aurkezteko asmoa dute, Fuldan, Alemania erdialdean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Delituak albisteak Alemania Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak albisteak Eliza Katolikoa albisteak Eraso sexualak gaur Sexu abusuak Elizan