Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon batek emakume bat hil du Asturiasen

Hilketa matxista bart jazo da La Caridad herrian eta bikotearen bi seme-alabak etxebizitzan zeudela. Gizonak bere buruaz beste egin du ondoren.

Hilketa gertatu den etxebizitzaren aurrealdea. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Hilketa matxista Asturiasen. Argazkia: ETB
Hilketa gertatu den etxebizitzaren aurrealdea. ETBko bideo batetik hartutako irudia

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 urteko gizon batek 29 urteko emaztea hil du, ustez, La Caridad herrian (El Franco kontzejua, Asturias), Guardia Zibileko iturriek jakinarazi dutenez. Gizonak bere buruaz beste egin du.

Bikoteak bi seme-alaba adingabe zituen, eta etxebizitzan zeuden hilketa gertatu denean.

Iturrion arabera, hilketa matxista gauerdian jazo da. Bizilagunak ohartarazita, gertakarien lekura joan dira agenteak, eta gizon baten gorpua topatu dute leiho batetik zintzilik. Guardia Zibilak suhiltzaileen laguntza behar izan du gizonaren gorpua leihotik jaisteko.

Gerora, etxebizitza barruan, emakumea aurkitu dute hilotz, labankadekin.

Ez zegoen inolako salaketarik jarrita tratu txarrengatik. Bi gorpuak Oviedoko Auzitegi-Medikuntzako Institutura eraman dituzte.

"Etxebizitzan topatutako zantzuak kontuan hartuta", izapideak genero indarkeriagatik abiatu ditu Castropoleko epaitegi batek.

Urtea hasi zenetik indarkeria matxistaren 31. biktima da honakoa. Bikotearen bi seme-alabak, berriz, indarkeria mota honengatik umezurtz geratutako 17.enak dira.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Indarkeria matxista Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Tratu txarren biktimak Matxismoa Asturias albisteak Erailketak