Gizartea -
Trafikoa
Donostiako bizilagun bat hil da Hernanin, bizikletatik erorita
Ertzaintzak ez du baztertzen gizonak konortea galdu izana edota, lurrera erori baino lehen, berez hil izana. Santa Barbara auzoan gertatu da ezbeharra.
Agentziak | Erredakzioa
Donostiako 77 urteko bizilagun bat hil da bizikletatik erorita, igande eguerdian, Hernaniko hirigunean (Gipuzkoa), Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Ertzaintzak ez du baztertzen gizonak konortea galdu izana edota, lurrera erori baino lehen, berez hil izana. Istripua 12:10ean izan da, Hernaniko Santa Barbara auzoan.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du, gertatutakoa argitzeko. Gorpua Donostiako Auzi Medikuntzako Institutura eraman dute, bertan autopsia egin diezaioten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea