Gizartea -
ISO
Bizkaiko 15 hondartzak kalitate eta ingurumen ziurtagiriak lortu dituzte berriro
Arena, Ereaga, Arrigunaga, Arriatara-Atxabiribil, Plentzia, Gorliz, Bakio, Areatzatxu, Laida, Laga, Ea, Ogella, Isuntza, Karraspio eta Arrigorrik ziurtagiriak eskuratu dituzte.
Agentziak | Erredakzioa
Bizkaiko 28 hondartzetatik 15ek ISO kalitate eta ingurumen kudeaketa ziurtagiriak berriz lortu dituzte, Espainiako Normalizazio eta Egiaztapen Elkarteak (Aenor) urtero egiten duen azterketa amaitu ondoren.
ISO 9001 (kalitatea) eta ISO 14001 (ingurumen kudeaketa) ziurtagirien baldintza berriak betetzen direla egiaztatu ondoren, Arena, Ereaga, Arrigunaga, Arriatara-Atxabiribil, Plentzia, Gorliz, Bakio, Areatzatxu, Laida, Laga, Ea, Ogella, Isuntza, Karraspio eta Arrigorrik merezi dituztela erabaki du Aenorrek.
Hondartza horietako herrien alkateek ziurtagiriak Luz Emparanza Euskadiko Aenorren zuzendariaren eskutik jaso dituzte gaur, Bilbon. Era berean, Unai Gangoiti Bizkaiko Aldundiko Ingurumen zuzendariak ekitaldiak parte hartu du.
2001az geroztik, lurraldeko hondartzek ISO kalitate ziurtagiriak lortzeko prozesuan parte hartzen dute, bandera urdinen ordez, Bizkaiko Aldundiak gaur gogorarazi duenez.