Gizartea -

Epaiketa

Ertzainek gezurtatu egin dute Aliciaren ustezko hiltzaileak esandakoa

Ertzainen arabera, akusatuak ez zuen "zoraldirik" izan, eta "modu koherentean" erantzun zien hilketa egindakoan egin zizkioten galderei.

Imagen del juicio. Foto: EFE
Imagen del juicio. Foto: EFE
Imagen del juicio. Foto: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizen haur bat hil eta haren ama hiltzen saiatzea egotzita atxilotu zuten gizonak ez zuen "zoraldirik" izan, eta biak hil zituela esan zuen hasiera batean, epaiketan deklaratu duten bi ertzainek adierazi dutenez.

Asteartean hasi zen epaiketa, Arabako Probintzia Auzitegian, eta akusatua atxilotu zuten ertzainek hartu dute hitza gaurkoan. Horien esanetan, ustezko hiltzailea agenteei aurre egiten saiatu zen atxilotu zutenean, baina handik denbora gutxira lasaitu egin zen eta ez zuen inolako "osasun-arazorik" erakutsi. Are gehiago, "modu koherentean erantzun zien ertzainek egindako galderei".

Alabaina, akusatuak esan zuen "zoratu" egin zela, haurrak "gaizkiaren hazia" zuelako, eta berak, "aingeru zuri bat izaki", "gizateria iluntasunetik babestu behar zuela".

Guztira, bederatzi agentek deklaratu dute gaur, horien artean 2016ko urtarrilaren 25ean hilketa jazo zen etxebizitzara sartu ziren lehenengo bi ertzainek. Horiek ez ezik, ustezko hiltzailearekin polizia-etxean egon ziren beste hainbat agentek ere deklaratu dute, baita eskaileretan haurraren amarekin topo egin zutenek ere. Oso urduri, odolez beteta eta "shock" egoeran aurkitu zuten, orduan, Aliciaren ama. Haurra, berriz, kalean aurkitu zuten, lurrean botata.

"Umetxoak arnasa hartzen zuen, begiak zabalik zituen, ez zuen negarrik egiten", azaldu du agenteetako batek. Hori horrela, hizketan aritu zitzaion, arnasten jarrai zezan. Gainera, osasun-zerbitzuak iritsi bitartean, umea artatzen saiatu zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa