Gizartea -

Dekretua

Diputatuen Kongresuak osasun arreta unibertsalari oniritzia eman dio

Bozketaren zain, Ministroen Kontseiluak uztailaren 27an onartutako errege lege-dekretua babesteko asmoa agertu dute talde politiko guztiek, PPk salbu.

Carmen Monton Osasun ministroa Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Carmen Monton Osasun ministroa Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE
Carmen Monton Osasun ministroa Diputatuen Kongresuan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun arreta berriro unibertsala izateko dekretuari oniritzia eman dio gaur Diputatuen Kongresuak. Horrela, agiririk ez duten etorkinek arreta jasotzeko eskubidea izango dute berriz, espainiarren baldintza berdinetan eta bizitokia justifikatzeko beharrik gabe.

Bozketaren zain, Ministroen Kontseiluak uztailaren 27an onartutako errege lege-dekretua babesteko asmoa agertu dute talde politiko guztiek, PPk salbu. Honenbestez, lege-proiektu bezala bideratuko da, alderdiek ekarpenak egiteko aukera izateko.

Errege lege-dekretuaren formula erabiltzeko premia defendatu du Carmen Monton Osasun ministroak Ganberan, PPren aurreko gobernuak osasun erreforma egiteko erabili zuen formula bera. Alderdi Popularraren Exekutiboak agiririk gabeko pertsona etorkinak osasun txartelik gabe utzi zituen.

Montonen hitzetan, araua “benetako” eredu aldaketa suposatzen du Espainiako osasun sisteman; izan ere, osasunerako eskubidea hiritartasunean oinarritzen da, asegurudun edo onuradun figura alde batera utzita.

“Aurreko gobernuarentzako eskubideak murriztea premiazkoa zen; egungo gobernuarentzako, ordea, premiazkoa berreskuratzea da”, adierazi du ministroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Migrazioa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Medikuak Sendagaiak