Gizartea -

GIPUZKOA

Hondarribiko alardean plastiko beltzak ez ateratzeko deia egin du Diputazioak

Aldundiaren izenean, Denis Itxaso joango da larunbatean Hondarribira, eta bi alardeak ikusiko ditu. Halaber, jaia bizitzeko modu ezberdinak errespetatzeko eskatu du.

Plastiko beltzak Jaizkibel konpainiaren desfilean. Artxiboko argazkia: EFE
Plastiko beltzak Jaizkibel konpainiaren desfilean. Artxiboko argazkia: EFE
Plastiko beltzak Jaizkibel konpainiaren desfilean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak larunbatean Hondarribiko alardean plastiko beltzak ez ateratzeko deia egin du. Aurreko urteetan, Jaizkibel konpainia parekideak plastiko beltzen artean desfilatu izan du Kale Nagusian barrena. Diputazioaren arabera, plastiko beltzek emakumeenganako erasoa irudikatu eta jaiaren zentzua estaltzen dute. Hori dela eta, jaia bizitzeko bi moduak errespetuz eta pozik hartzeko eskatu du.

Diputazioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Denis Itxaso ahaldun nagusiordea Hondarribira joango da larunbatean bi alardeak (alarde parekidea eta betiko alardea) bertatik bertara ikustera.

Kultura diputatu ere badenak adierazi duenez, jaia poztasuna da definizioz: "Jaiaren kolorea ez da beltza, eta poztasun eta harrotasun motibo dena ez genuke banatzeko arrazoi bihurtu behar".

Itxasoren esanetan, plastiko beltzek jaia modu librean bizi duten pertsonak ikusezin bihurtu nahi dituen eraso bat ordezkatzen du. "Alardea ulertzeko modu bati espazio publikoa ukatzeko plastiko beltzak jartzea ez da adierazpen askatasuna", nabarmendu du.

"Errespetuz bizitzeak gu bezala pentsatzen ez dutenen presentzia eta horien aukerak berdintasunean eta askatasunean onartzea esan nahi du", azaldu du.

Azkenik, alardea eta Hondarribia maite dutenei dei egin die, kolorea, jaia eta poza nagusitu daitezen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa Hondarribia Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Jaiak Matxismoa