Gizartea -

Lehiaketa

Eder Olivencia bizkaitarra, Bilbao Open Rubik nazioarteko lehiaketaren irabazlea

Lehiaketako kategoria garrantzitsuenean ("3x3") izan da garaile Arrigorriagako gaztea. Gainera, "4x4", "5x5" eta "7x7" kategorietan ere gailendu da.

Eder Olivencia. Argazkia: EFE
Eder Olivencia. Argazkia: EFE
Eder Olivencia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Batez beste, 10,3 segundo behar izan ditu Eder Olivencia bizkaitarrak Rubik kuboa osatzeko eta, horri esker, Bilbao Open Rubik nazioarteko estreinako lehiaketa irabazteko.

"Batzuetan, esnatzen naizenetik gauerdira arte egoten naiz Rubik kuboarekin entrenatzen", adierazi du hemeretzi urteko mutikoak. Duela zortzi urte hasi zen Rubik kuboak osatzen, eta sei urte daramatza lehiatzen.

"3x3" kategorian izan da garaile Eder Olivencia, Rubik kuboaren lehiaketako kategoria garrantzitsuenean, baina "4x4", "5x5" eta "7x7" kategorietan ere nagusitu da Arrigorriagako gaztea. Tarteka, itsu-itsuan edo esku bakarrarekin osatu dituzte kuboak.

Datorren astean, diseinu eta 3D ikasketak hasiko ditu Bilbao Open Rubik lehiaketaren irabazleak. "Buru-lana eskatzen duen kirola da Rubik kuboarena, baina, batez ere, edonork praktikatu dezakeen zaletasun bat da. Interneten bideo tutorial bat ikusita, astebetean erraz ikasten da kuboak osatzen, eta, behin hori eginda, praktika kontua baino ez da", jakinarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo berriak Azken ordukoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Arrigorriaga Eguneko albisteak