Gizartea -
SEXU ERASOA
Bortxaketa salaketa bat ikertzen ari da Ertzaintza Donostian
Igande goizaldean, Zurriola hondartzaren inguruetan sexu-erasoa jasan duela salatu du emakume batek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakume batek Donostian, Zurriola hondartzaren inguruetan, sexu-erasoa jasan duela salatu du eta Ertzaintzak ikerketa ireki du gaur goizaldean jarritako bortxaketa salaketa horren harira.
Hain zuzen ere, zonalde hori izan zen iragan Aste Nagusian salatu ziren sexu-eraso gehienak gertatu ziren gunea.
Segurtasun departamentuak salaketa jaso izana baieztatu du eta ikerketa abian duela jakitera eman du.
Salaketaren berri izan ostean, Eneko Goia Donostiako alkateak Bozeramaileen Batzordea deitu du biharko, ikerketaren azken ordukoen berri izateko.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.