Gizartea -
KONTSUMITZAILE ELKARTEAK
Tabernak iturriko ura doan eskaintzera behartzeko kanpaina abiatu du OCUk
Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak #EskatuPitxerBatUr izeneko kanpaina hasi du hiritarren babesa lortu eta taberna eta jatetxeeak iturriko ura doan ematera behartuko lituzkeen legea eskatzeko.
AGENTZIA | ERREDAKZIOA
Espainiako Kontsumitzaileen Elkarteak (OCU) #EskatuPitxerBatUr izeneko kanpaina abiatu du, hiritarren babesa lortu eta taberna eta jatetxeak iturriko ura doan ematera behartuko lituzkeen legea eskatzeko.
Kontsumitzaile Elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, iturriko ura eskaintzeak gizalegezko jarrera izateari utzi eta obligazio izan beharko luke. OCUren esanetan, ostalaritzako saltokiek beste zerbitzuak emateaz gain, pitxer bat ur eskaini beharko lukete doan.
Arrazoi ekonomikoaz gain, beste hainbat motibo aipatu ditu kontsumitzaile elkarteak iturriko ura bultzatzeko: etika, osasuna eta ekologia.
OCUren arabera, iturriko ura doan eskaintzek kostu "minimoa" izango luke taberna eta jatetxeentzat, izan ere, "iturriko litro bat ur 0,002 euro baino gutxiago kostatzen da".