Gizartea -

Gertaera

Donostian trafiko-istripu baten lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak

Auto eta motor baten arteko istripua astelehen honetan izan da, GI-11 errepidean, Donostiatik pasatzean; 21 eta 24 urteko bi pertsona zauritu dira.

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Astelehen honetan auto baten eta motor baten artean izandako istripuaren lekukoen laguntza eskatu du Ertzaintzak. GI-11 errepidean izan zen, Donostian, eta 21 eta 24 urteko bi pertsona zauritu ziren bertan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Norbaitek ezbeharrari buruzko daturik eman ahal badu, Gipuzkoako Trafikoaren Lurralde Unitatearekin harremanetan jartzeko eskatu dute, 943 53 91 25 telefono-zenbakira deituta.

Seat Ibiza auto bat eta Honda Vigor motor bat nahasi ziren istripuan, atzo, 12:15 aldera, GI-11 errepideak GI-20 errepidearekin bat egiten duen tokian, Donostian.

Zaurituak Donostiako Ospitalera eraman zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Donostia Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak