Gizartea -

Immigrazioaren drama

Ontzi batean atxikitutako 150 migratzaileen auzia ikertzen dabil Siziliako Fiskaltza

Legez kanpoko atxiloketa edota larderia delituak egin ote diren ikertzen dabil Luigi Patronaggio fiskala. 16 migratzaile lehorreratu dituzte larunbat arratsaldean, osasun arazoak tarteko.

Agrigentoko fiskala, Luigi Patronaggio, "Diciotti" ontziaren migratzaileekin. Argazkia: EFE
Agrigentoko fiskala, Luigi Patronaggio, "Diciotti" ontziaren migratzaileekin. Argazkia: EFE
Agrigentoko fiskala, Luigi Patronaggio, "Diciotti" ontziaren migratzaileekin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luigi Patronaggio Sizilia hegoaldeko Agrigento hiriko fiskala Barne Ministerioaren funtzionarioekin batzartuko da larunbat honetan, Catanian ontzi militar baten barruan bost egun atxikituta daramatzaten 150 migratzaileen auzia ikertzeko asmoz.

Legez kanpoko atxiloketa edota larderia delituak egin ote diren ikertzen dabil Fiskaltzak, Italiako komunikabideek zabaldu dutenez, baieztapen ofizialik ez badago ere.

Migratzaile horien egoeraren berri jasotzeko, Italiako Barne Ministerioaren langile publikoekin eta Itsas Salbamendurako kideekin hitz egingo du Patronaggiok. Italian lehorreratzeari uko egin dio Matteo Salvini Italiako Barne ministroak, migratzaile horiek nora bidaliko dituzten Europako herrialdeek adostu arte.

Barne Ministerioaren iturriek adierazi duetenez, Fiskaltzak ez du Salvini galdekatuko, eta Gobernuak eutsiko dio ontzi hori Italiako portuetan lehorreratzen ez uzteko erabakiari.

Horietako 16 lehorreratu dituzte

Italiako Barne Ministerioaren iturrien arabera, larunbat arratsalde honetan "Diciotti" ontzi militarrean zeuden 16 etorkin Cataniako portuan lehorreratu dituzte, osasun arazoak tarteko (baliteke horietako bik tuberkulosia izatea).

Gauzak horrela, 134 helduk jarraitzen dute ontzi hartan, gehienak Eritreakoak dira, eta hamar egun daramatzate bertan.

Salvini ministroak Rai irrati-kate publikoan ostiralean esan zuen aukera bat litzatekeela ontzian dauden migratzaileak identifikatzeko bitan banatzea: balizko asilo-eskatzaileak ("gutxiengo bat", horren hitzetan) eta egoera administratibo irregularrean dauden etorkinak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Migrazioa Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Italia