Gizartea -

Migrazioa

Migratzaileak hiru astera arte hartzeko zentroa sortzea aztertzen ari da Jaurlaritza

SOS Arrazakeriako Peio Aierbek Radio Euskadik esan duenez, Frantziako poliziak mugetako kontrolak indartu ditu.

Bidean dauden migratzaileak / EITB.
Bidean dauden migratzaileak / EITB.
Bidean dauden migratzaileak / EITB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidean dauden migratzaileentzako harrera zentro bat irekitzea aztertzen ari da Eusko Jaurlaritza, "bizpahiru astera arte" gera daitezen, Radio Euskadin SOS Arrazakeria Gipuzkoako Peio Aierbek azaldu duenez.

Europarako bidean dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoaren zentro instituzionaletan gera daitezkeen bost egunak nahikoak ez zaien migratzaileak hartuko lituzkete zentro berriek.

SOS Arrazakeriko kideak iragarri duenez, ez da eguneko zentrorik irekiko, elkarteek eskatu arren.

Aierbek esan duenez, Frantziako poliziak Gipuzkoa eta Lapurdiren arteko mugetako kontrolak indartu ditu —Frantziak dokumenturik gabeko migratzaileak prozedurarik gabe kanporatzen dituela salatu du SOS Arrazakeriak—, baina modu batean edo bestean muga igarotzea lortzen dute migratzaile gehienek.

Erakundeen arteko topaketa, konponbideak topatzeko

Aierbe asteartean erakundeek eta elkarteek egindako bileran egon zen. Mahaian ondorengo erakundeak daude ordezkatuta: Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak, Irungo eta Donostiako udalak, eta hainbat gizarte-erakunde. Batzarrean, erakundeek mahaian egotea eskaini die Harrera Sareari eta Donostiako SOS Arrazakeriari. Gobernuz kanpoko erakunde batzuk daude mahai horretan, Gurutze Gorria, CEAR eta Medicus Mundi kasu.

Orain arte zehaztutako gehienezko bost eguneko egonaldia amaitutakoan migratzaileei laguntza nola eman aztertu zuten mahaian.

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordearentzat bilera “eraikitzailea” izan zen. "Benetan interesatzen zaiguna da bidean dauden migratzaileei laguntza ematea, eta laguntza hori azkarra eta eraginkorra izatea", azaldu zuen sailburuordeak.

2.500 migratzaile baino gehiago EAEn udan

Ekainaren 28tik, bidean dauden 2.507 migratzaile artatu dituzte Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek, Euskadiko Gurutze Gorriak eta Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Irungo udalek. Guztira, migratzaile guztien gauak batuta, 3.019 ostatu-gau izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan, penintsularen hegoaldetik Europarako bidean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Migrazioa Gipuzkoa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak