Gizartea -

SEGURTASUNA

Bilboko Aste Nagusiko segurtasun operatibo berezia aurkeztu dute

Segurtasuna eta zaintza indartuko dituzte; bai festen gunean, baita hirian eta ekitaldiak dauden lekuetan ere. "AgreStop/EraStop" doako aplikazioa sortu dute etxerako bidean erasoak saihesteko asmoz.

Bilboko Aste Nagusiko segurtasun operatibo berezia aurkeztu dute

1:27

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraso sexistak, borrokak, saltzaile ibiltariak eta lapurretak dira Bilboko Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren lehentasunak Aste Nagusirako egin duten segurtasun operazioaren barruan. Segurtasuna eta zaintza indartuko dituzte; bai festen gunean, baita hirian eta ekitaldiak dauden lekuetan ere.

Tomas de Hierro, segurtasun zinegotziak, nabarmendu du poltsak, karterak eta telefono mugikorrak direla gehien lapurtzen direnak Aste Nagusian zehar. Horregatik, gomendio batzuk eman ditu: horrelako objektuak jaken barruko poltsikoetan edo galtzen aurreko poltsikoetan gordetzea eta poltsa eta motxilak kontrolpean izatea.

Zaintza patruilak Bilboko puntu estrategikoetan jarriz indartuko dute. Horien artean daude Areatza, Plaza Biribila, Zazpikaleak, Erkoreka Plaza, Etxebarria Parkeko barrakak, Abandoibarrako eta Europa Parkeko kontzertu guneak, zezen plaza, Indautxu eta Moyua Plaza.

Segurtasun operazio honek sexu eraso eta eraso sexistetan atentzio berezia jarri du. Horregatik, herritarrez jantzitako agenteen kopurua handituko dute, eta bideozaintza modu pasiboan erabiliko dute.

Aplikazioa

Halaber, festa gunetik aparte geratzen den lekuen zaintza indartuko dute, eraso asko etxera bidean gertatzen baitira. Del Hierrok gogoratu du Bilboko Udalak "AgreStop/EraStop" doako aplikazioa segurtasuna bermatzeko eta erasoak saihesteko. Dagoeneko, 5.000 pertsonek deskargatu dute.

App honek zuzenean Bilboko Udaltzaingoari abisatzen dio, inolako deirik egin gabe. Erabiltzeko datu pertsonak batzuk sartu behar dira deskargatzea nahi duen pertsonaren telefono mugikorra geolokalizatzeko. Udaltzaingoari abisua pasatzeko nahikoa da botoi bat klikatzea.

Esan bezala, ez dago deitu beharrik. Behin botoia sakatu bezain laster, Udaltzaingoa mugikorra dagoen gunera joango baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak