Gizartea -

LOTERIA

Loteria Primitiboak 200.000 euro baino gehiago utzi ditu Bilbon

Bigarren kategoriako asmatzaile bakarrak (5 zenbaki eta osagarria asmatu ditu) 204.714,96 euro irabazi ditu.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Loteria Primitiboaren txartel batek 204.714,96 euro utzi ditu Bilbon, abuztuaren 16an egindako zozketan.

Bigarren kategoriako irabazle bakarrak (5 zenbaki eta osagarria asmatu ditu) Bizkaiko hiriburuan balioztatu du.

Kategoria Berezian (6 zenbakiak eta osagarria) eta 1. kategorian (6 zenbakiak), ez da sariturik izan.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Loteria