Gizartea -

MENDIA

Euskal mendizale bat bizirik erreskatatu dute Tajikistanen helikoptero istripu batean

Orotara, 18 pertsona zihoazen airekoan eta horietako bost hil egin dira eguraldi txarraren ondorioz, Pamirreko mendikatean barrena izan den ezbeharrean.

Rober, Tajikistanen erreskatatutako euskal mendizalea. Argazkia: https://isayrober.wordpress.com/
Rober, Tajikistanen erreskatatutako euskal mendizalea. Argazkia: https://isayrober.wordpress.com/
Helikoptero istripu batetik bizirik atera da mendizale bat, Tajikistanen

1:35

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Rodrigo mendizalea bizirik erreskatatu dute Tajikistango Pamir mendietan izandako helikoptero istripu batean. 17 lagunekin zihoan bertan, eta horietako bost hil dira.

Mendizalea Barakaldokoa da, eta Grupo Alpino Turista Barakaldo mendi taldeko kidea da. Kanpo Harremanetarako Ministerioak eman dio gertakariaren berri familiari, baina ez dute mendizalearen egoeraren datu gehiagorik eman.

Pamir mendien gainetik zihoala izan du MI-8 helikopteroak istripua, Ismail Samani izeneko munduko mendirik altuenetako batetik alpinista talde bat zeramala. Orotara, 18 lagun zihoazen bertan, eta hiru alpinista errusiar eta tripulazioko bi kide zendu dira istripuaren ondorioz.

14:30ean (09:30 GMT) izan omen du istripua helikopteroak, 7.000 metrotik gorako altueran.

Erreskate taldeek, gainera, 24 ordu baino gehiago behar izan dute istripua izan den tokira heltzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak