Gizartea -
Sevilla
'La Manada'ko kidearen aurkako salaketa berretsi dute segurtasun-zaindariek
Bestalde, Angel Boza aske utz dezatela eskatu du horren abokatuak, zaindariek ez baitute "zauririk".
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Angel Boza 'La Manada'ko kideak ustez autoarekin harrapatutako bi segurtasun-zaindariek horren aurkako salaketa berretsi dute igande honetan Sevillako Instrukzioko 16. Epaitegian. 10:00etan zuten hitzordua epailearekin. Sevillako merkataritza-zentro batean eguzkitako betaurreko batzuk lapurtu izana eta kotxearekin bi zaindari harrapatzen saiatzea egotzi diote Bozari.
Bozari, gainera, bederatzi urteko espetxealdia ezarri diote aurten, 2016ko sanferminetan gazte bati sexu-abusua egitea leporatuta.
Agustin Martinez Angel Bozaren abokatuak iragarri duenez, irailaren lehenengo egunetan Boza aske utz dezatela eskatuko dio epaileari. Horren esanetan, zaindariek "ez dute lesioengatik ezer erreklamatu, ez baitute kalterik jaso".
Boza kartzelan dago abuztuaren 2tik, fidantzarik gabeko behin-behineko espetxealdian, Sevillako merkataritza-gune handi batean betaurreko batzuk osteagatik eta zaindariak autoarekin harrapatzen saiatzeagatik.