Gizartea -

Astronomia

Nola sortzen dira Pertseidak?

Urteroko astronomia ikuskizuna 'Swfit-Tuttle' kometari esker sortzen da. Lurrak horren orbita zeharkatzen duenean, meteoro-jasa sortzen da, hondakinek atmosfera ukitzen dutelako.

Lluvia de estrellas, en Austria. Foto: EFE
Un cielo estrellado con meteoros sobre una casa, en Austria
Lluvia de estrellas, en Austria. Foto: EFE

Iker Gonzalez | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kometek, Eguzkiaren inguruan orbita marrazten duten heinean, gasak, hautsa eta bestelako materiala (arrokak) askatzen dute, horren orbitaren antzeko bat osatuta. Horrela, kometa bakoitzak eraztun bat sortzen du, bere ibilbidean botatako hondakinekin.

Hala, Sustapen Ministerioaren Geologia Institutu Nazionalak azaltzen duenez, Lurrak, Eguzkiaren inguruan orbita egiten ari denean, eraztun horiekin egiten du topo, aipatutako arroka horietako batzuk grabitazio-eremuak hartzen ditu eta abiadura handian erortzen dira, marra edo trazu argitsuak sortuz.

Atmosferak berak dituen gasek meteoroak erre eta lurrundu egiten dituztenean sortzen da argi distiratsua, segundo bat baino gutxiagoan, izar iheskor izenez ezagutzen duguna azaleratuta. Ez dira, beraz, izarrak, baizik eta gorian dauden hauts partikulak.

Hondakin horrek atmosferan sartzean duen abiadurak baldintzatzen du sortuko duen argiaren altuera. Normalean, gugandik 100 bat kilometrora izaten da, hots, Mesosferan.

Trantsizio horretan, kilo bat baino gutxiagoko meteoroak erabat kiskaltzen dira atmosferan, baina handiagoak direnak (arrokak edo metalak) meteoritoak sortzen dituzte, eta horien hondakinak lurreraino heltzen dira.

Pertseiden, edo 'Done Laurendiren Malkoen' sorreraren infografia (jatorrizkoa gaztelaniaz). Argazkia: EFE

Pertseiden, edo 'Done Laurendiren Malkoen' sorreraren infografia (jatorrizkoa gaztelaniaz). Argazkia: EFE

Izar jasa bakoitza kometa bati lotuta dago. Pertseiden edo Done Laurendiren Malkoen kasuan, 'Swift-Tuttle' kometak sortzen ditu. Kometak uzten dituen hauts partikula horiek oso txikiak dira, askok harea-pikor baten tamaina dute

133 urtetik behin hurbiltzen da Eguzkira, eta 1992ko abenduan igaro zen azken aldiz bertatik gertu. Atmosferan sartzen diren hauts partikulak desegin egiten dira eta argi-distirak sortzen dira: meteoroak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Pertseidak ikusteko gida Zientziaren hedapena Nasa Pertseidak Kometak albisteak Gertaera astronomikoak Unibertsoa