Gizartea -

Atentatuak Katalunian

'Alaren etsaiei odol malkoz negar eginarazi' nahi zieten A17ko terroristek

Terrorista taldeko kideek bideoak grabatu zituzten Alcanarreko etxean, atentatuen aurretik. Astelehenean, bi lekukok deklaratu zuten ANean, eta datu "esanguratsuak" eman zituzten.

Yousef Aalla, atentatuen aurretik. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Aalla, atentatak baino lehen, lehergailuekin osatutako gerriko batekin, kamerara begira
Yousef Aalla, atentatuen aurretik. EiTBren bideo batetik hartutako irudia

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017ko abuztuak 17an Bartzelona eta Cambrillsen atentatuak egin zituzten ustezko terroristek hainbat bide grabatu zituzten aurreko egunetan eta, horietan lehergailuz osatutako gerrikoak jantzita adierazi zutenez, "Alaren etsaiek odol malkoz negar egitea" nahi izan zuten. "Zuen diruarekin zuek hiltzeko prestatzen ari gara. Burdin honen gramo bakoitza zuen buruetan sartuko da", esan zuten.

Hala entzun daiteke atzo La Razon egunkariak eta Antena 3 telebistak aurreratutako bideoetan. Irudiok Esquadra Mossoek lortu zituzten Alcanarreko (Tarragona) etxean topatutako memoria txartela batean. Terrorista taldeak han prestatu zituen lehergailuak atentatuak egiteko.

"Burdin honen gramo bakoitza zuen buruetan sartuko da, edo zuen seme-alaben buruan, edo zuen emazteen buruan", zioten bideoan, horietako batzuk lehergailuz osatutako gerrikoekin agertzen zirela.

Bi lekukok ANean deklaratu dute

Bi lekuko babestuk astelehenean deklaratu zuten Auzitegi Nazionalean, Fernando Andreu epailearen aurrean, eta datu "esanguratsuak" eman zituzten, Driss Oukabir atentatuekin lotzeko. Rambletan harrapaketa egiteko erabili zuten furgoneta Oukabirren izenean zegoen.

Lekukoetako batek, Alcanarreko bizilagun batek, baieztatu egin du hainbat aldiz ikusi eta agurtu zuela Oukabir, atentatuen bezperan lehergailuak prestatzen ari ziren etxean leherketa handia izan zen lekuan. Hurrengo lekukoak auzipetuaren "lidergoa" azpimarratu du, Younes Bouyaaqoub harrapaketa egin eta ondoren Mossoek hildako gaztearekin izan zuen elkarrizketan ikusi zuenez.

Bigarren lekukoa Tonako (Bartzelona) kafetegi bateko langilea da eta, azaldu duenez, Oukabir eta Abouyaagoub hitz egiten ikusi zituen, arabieraz, 2017ko abuztuak 17an, hots, atentatuen bezperan, kafetegi horretan. Lekukoak baieztatu du elkarrizketa horretan "liderra" Oukabir zela.

4 zenbakiko Instrukzio Epaitegi Zentraleko titularrak sumarioaren zati baten gainean ezarrita zegoen sekretua kendu ostean deitu dituzte deklaratzera. "Igarotako denbora igarota ez du ikerketan eragingo", argudiatu zuen.

Hiru atxilotu kartzelan

Hiru usteko jihadista, Espainian atxilotuak, espetxean daude behin behinean. Driss Oukabir; Mohamed Houli Chemla -Alcanarreko leherketan zauritu zen eta Familia Sakratuaren aurka atentatua egiteko asmoa zutela onartu zion epaileari- eta Said Ben Iazza, "Satanen ama" izenez ezagututako lehergailua egiteko materialaren erosketarekin eta lekualdatzearekin lotuta dago.

Bestalde, Mohamed Aalla Cambrillsen atentatuan erabilitako autoaren jabea eta Salh el Karib Ripollgo lokutorioaren jabea aske geratu ziren, epailearenean egon ostean. Frantzian beste pertsona bat dago kartzelan aurreko otsailetik, hain zuzen, Albin beste bi pertsonarekin batera atxilotu zutenetik, eta Kataluniako atentatuekin zerikusia duela uste dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Bartzelona Espainia Atentatuak Epaiketak Gizartea Estatu Islamikoa Jihadismoa Eguneko albisteak Albisteak