Gizartea -

Familiei Laguntzeko IV. Plana

Jaurlaritzak hiru urtetan emango du laguntza bigarren seme-alabagatik

2016az geroztik bigarren seme-alaba izan dutenek eskatu ahal izango dute. 400-900 euro artean emango dute urte bakoitzean, familiaren diru-sarreren arabera.

Bizkaiko familiak
Bizkaiko familiak
Bi hiru urte ordez hiru ordainduko ditu Jaurlaritzak

1:56

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak diru-laguntzak zabaldu ditu, bigarren semea edo alaba izateagatik. Laguntza hiru urtetan jaso ahal izango da, jaiotzaren urtean, urtebete egiten duenean eta bi urte egiten dituenean. 6.800 bat familiak izango dute eskatzeko aukera eta 5,5 milioi euroko diru-partida bideratuko du Jaurlaritzak.

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak ohar baten bidez zabaldu duenez, seme-alabak kargura dituzten familientzako diru-laguntzen dekretuaren aldaketa onetsi du Gobernu Kontseiluak, Familiei Laguntzeko IV. Planaren barruan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkari Ofizialean argitaratu ostean, bi seme-alaba dituzten familiek laguntza eskatu ahal izango dute, ez bakarrik bigarrenaren 12 hilabeteetan eta urtebete egiten dituen urtean, baizik eta bigarrena beteko duen urtean ere.

Ordainketa bakoitza 900 eta 400 euro bitartekoa izango da, familia-errenta estandarizatuaren arabera. 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizaturako, laguntzaren zenbatekoa 900 euro da. 20.000 eurotik gorako eta 30.000 euroko edo gutxiagoko errentarako, 500 euro; eta 30.000 eurotik gorako errentarako, 400 euro.

Gainera, Artolazabalen arabera, atzeraeraginezko izaera izango du eta iaz bigarrena jaso zuten guztiei aplikatuko zaie. "Bestera esanda, bigarren seme-alaba 2016az geroztik izan duten familia guztiei" aplikatuko zaie, Artolazabalek azpimarratu duenez.

Artolazabalek esan duenez, “laguntzen eskatzaileak horietara jotzeko eskakizun guztiak bete beharko ditu eskabidea ebazteko unean, eta hura aurkeztu ondoren gertatzen den eta laguntzetara jotzeko eskakizunetan eragina izan dezakeen edozein gorabeheraren berri eman behar duela".

"Halaber, kasu zehatz bat aurreikusten da, seme-alabak kargura dituzten familiei laguntzeko diru-laguntzen eskatzaileari laguntzaren helburu den semearen edo alabaren babesa edo zaintza gabetzen zaionean, genero-indarkeria edo beste edozein delitu dela medio. Egoera hori, eskatzaile-kopuru handian eragina ez badu ere, aurreikusi beharrekoa da, adingabearen interes nagusiari erantzuteko eta laguntzen helburua betetzeko, alegia, horien mantenuari eta zaintzari lotutako premia ekonomikoei erantzuten laguntzea", esan du Artolazabalek.

Ustezko egoera honako hau da: seme-alabak kargura dituzten familiei laguntzeko diru-laguntza aitak edo amak eskatzen du; laguntzaren eskaera kudeatzen den bitartean eta ebazpena eman aurretik, eskatzaileari laguntzaren helburu den semearen edo alabaren babesa eta zaintza gabetzen zaio, genero-indarkeria edo beste edozein delitu dela medio, eta egoera horren berri ematen zaio kudeaketa-erakundeari.

Egoera honela ebatzi ahalko da: laguntzetara jotzeko eskakizunak ez betetzeak eskatzaileari laguntza ukatzea ekarriko du. Babesa eta zaintza dituen pertsonak laguntza-eskabidea ezarritako epe orokorrean aurkeztu ahalko du eta, hala badagokio, babes eta zaintza hori aitortzen dion jakinarazpen formala jaso duenetik aurrera zenbatzen hasita. Babesa eta zaintza gabetua dituen pertsonak hasieran aurkeztutako eskabidearen dataren ondorioak onuragarriagoak direnean, laguntza bigarren pertsona horri aitortuko zaio, eta erreferentzia gisa aurreko arauketa onuragarriena hartuko da, betiere laguntzetara jotzeko eskakizunak betetzen baditu. Aurreikuspen horren bidez, eskabide horri epez kanpo uko egitea saihestu nahi da.

Orain arte, laguntza-eskabiderako epea hasteko data nazio edo nazioarte mailako adopzioaren edo tutoretzaren ebazpen judizialaren edo dokumentuaren data zen, edo eskatzaileari dokumentu horiek jakinarazten zaizkion eguna.

"Araudiaren aurreikuspen horren bidez geldotu egiten zen laguntzetara jotzeko eskakizunen baieztapen eta egiaztapena; beraz, orain, adopzioaren eta tutoretzaren kasuetan laguntza-eskabideak aurkezteko epea nazio edo nazioarte mailako adopzioa gertatzen dela dagokion erregistro zibileko bulegoan, kontsularrak barne, inskribatzeko egunaren biharamunean hastea aurreikusten da", dio sailburuak.  Horrela, laguntzen eskabideak aurkezteko epea eskatzaileak adopzioa edo tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa (hura aurkezteko beharra ezartzen du laguntzak arautzen dituen dekretuak) lortzeko prest dagoen unean hasten da.

Familiei Laguntzeko Legeak laguntza horiek eskubide subjektibo gisa prestatzen ditu, betiere horietara jotzeko eskakizunak betetzen badira; horiek erregelamenduz erabaki beharko dira. Araua aldatu da, bigarren semeagatiko edo alabagatiko laguntza ekonomikoei urterokoa gehitzeko, legeak ezarritakoari jarraikiz: “laguntzak zabaltzeko oinarria Familiei Laguntzeko 13/2008 Legearen 10. artikuluko 5 zenbakia da.

Bertan ezartzen da Eusko Jaurlaritzak bata bestearen atzetik onartutako familiei laguntzeko erakunde arteko planen esparruan, euskal herri-administrazioak progresiboki zabalduz joango direla ardurapeko seme-alaba adingabeengatik ematen diren zuzeneko diru-laguntzak, 2020. urtean Europar Batasunaren mailan izateko”, Artolazabalek oharrean azaldu duenaren arabera.

 

 

El Gobierno Vasco amplía la ayuda por el segundo hijo a tres anualidades

La medida se aplicará a todos los hijos nacidos a partir de 2016. Estas ayudas se mueven entre los 400 y 900 euros, en función de la renta familiar.

Las familias vascas que tengan dos hijos podrán cobrar tres anualidades de ayudas económicas en lugar de dos como hasta ahora gracias a la modificación del decreto que regula estas subvenciones aprobado por el Gobierno Vasco y de la que se estima que podrán beneficiarse este año 6.800 familias con un presupuesto de 5,5 millones de euros.

La consejera de Empleo y Políticas Sociales, Beatriz Artolazabal, ha informado en un comunicado de que el Consejo de Gobierno dio luz verde ayer a esta modificación, enmarcada en el recientemente aprobado IV Plan de Apoyo a las Familias.

Una vez que se publique en el Boletín Oficial del País Vasco, las familias de Euskadi que tengan dos hijos podrán solicitar ayudas, no solo durante los primeros doce meses de vida del segundo hijo y cuando cumpla un año, como hasta ahora, sino también en su segundo cumpleaños.

Estas ayudas se mueven entre los 400 y 900 euros, en función de la renta familiar estandarizada. Por ejemplo, para una renta inferior a 20.000 euros la cuantía es de 900 euros, para una superior a 20.000 e igual o inferior a 30.000 euros de 500, y para una superior a 30.000 euros, de 400.

Además, Artolazabal ha señalado que tiene efectos retroactivos y se aplicará a todas las familias que el año pasado cobraron la segunda prestación. "Dicho de otra forma, a todas aquellas familias cuyas segundas hijas o hijos hubieren nacido en el año 2016 y posteriores” ha recalcado Artolazabal.

Otra de las novedades de esta modificación permite que se incluya en el cómputo de hijos a los que cuentan con entre 18 y 25 que vivan en el domicilio familiar y dependan económicamente de la renta de sus progenitores. Si se tienen en cuenta estos supuestos la ampliación de la ayuda llegará a 7.403 familias este año.

El decreto recoge también mecanismos para que la ayuda llegue a los hogares en los que el solicitante inicial sea privado de la guarda y custodia por distintos motivos como ser autor de un delito de violencia machista. Se dará opción a la persona que se haga con la custodia a volver a pedirla, aunque esté fuera de plazo.

También se beneficiarán de la modificación las familias que tengan a niños en adopción y tutela. Hasta ahora la fecha que marcaba el inicio del plazo para la solicitud era la de la resolución judicial o documento análogo constitutivo de la adopción nacional o internacional, o de la tutela o la fecha de notificación a la persona solicitante de los citados documentos.

Ahora el plazo de presentación de las solicitudes de ayuda comienza el día siguiente a la fecha de la inscripción de la adopción, nacional o internacional, en la oficina del Registro Civil correspondiente, incluidas las consulares.

También se introducen cambios en caso de separación para garantizar que la ayuda llegue en atención al interés de los menores.

Las ayudas son universales, aunque están ligadas a la renta estandarizada, y son un derecho subjetivo, por lo que si se agota la partida presupuestaria el Gobierno Vasco estaría obligado a buscar nuevos recursos para cubrir todas las peticiones.

Su ampliación se hace, según Artolazabal, en función de lo recogido en la Ley de Apoyo a las Familias, que establece que en el marco de los sucesivos planes interinstitucionales de apoyo a estas aprobados por el Gobierno Vasco las administraciones públicas vascas extenderán progresivamente las prestaciones con el fin de alcanzar la convergencia con la Unión Europea en el horizonte en 2020.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Artolazabal: “Eusko Jaurlaritzak aldatu egin du familiei laguntzeko diru-laguntzen dekretua, eta hiru urtera luzatu du, bigarren semea edo alaba izateagatik”

§ Jaiotzaren urterokoan, alabak edo semeak urtebete egiten duenean eta bi urte egiten dituenean

§ Urte bakoitzean kobratuko den laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuak zehaztuko du.

§ 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizaturako, laguntzaren zenbatekoa 900 euro da. 20.000 eurotik gorako eta 30.000 euroko edo gutxiagoko errentarako, 500 euro; eta 30.000 eurotik gorako errentarako, 400 euro.

§ Bigarren alabak edo semeak eskubidea emango du laguntzako beste urteroko bat kobratzeko –umeak 2 urte betetzen dituen urtean–, eta 900 eta 400 euro bitartekoa izango da, familia-errenta estandarizatuaren arabera.

§ Aurtengo urterako, 5´5 milioi euroko zuzkidura aurreikusi da

VG 2018 07 31

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur azaldu du seme-alabak kargura dituzten familientzako diru-laguntzen dekretuaren aldaketa onetsi duela Gobernu Kontseiluak, eta haren helburua honako hau dela: “helburu nagusia da laguntzak zabaltzea, bigarren semea edo alaba izateagatik. Laguntza hiru urtean kobratuko da: jaiotzaren urterokoan, alabak edo semeak urtebete egiten duenean eta bi urte egiten dituenean”. Egungo araudiaren arabera, bigarren semeagatiko edo alabagatiko laguntzak lehen bi urteetan kobratzen ziren.

Dekretu berria oraintsu onetsi den Familiei Laguntzeko IV. Planean sartzen da; horren bidez, bigarren alabak edo semeak eskubidea emango du laguntzako beste urteroko bat kobratzeko –umeak 2 urte betetzen dituen urtean–, eta 900 eta 400 euro bitartekoa izango da, familia-errenta estandarizatuaren arabera. 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizaturako, laguntzaren zenbatekoa 900 euro da. 20.000 eurotik gorako eta 30.000 euroko edo gutxiagoko errentarako, 500 euro; eta 30.000 eurotik gorako errentarako, 400 euro.

Beatriz Artolazabal sailburuak azaldu duenez: “laguntzak zabaltzeko oinarria Familiei Laguntzeko 13/2008 Legearen 10. artikuluko 5 zenbakia da. Bertan, ezartzen da Eusko Jaurlaritzak bata bestearen atzetik onartutako familiei laguntzeko erakunde arteko planen esparruan, euskal herri-administrazioak progresiboki zabalduz joango direla ardurapeko seme-alaba adingabeengatik ematen diren zuzeneko diru-laguntzak, 2020. urtean Europar Batasunaren mailan izateko”.

Euskal Autonomia Erkidegoan Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko III. Planak (2011-2015) aurreikusten zuen, ordurako, seme-alabak jaiotzeagatiko eta horien mantenuagatiko laguntzak pixkanaka zabaltzea –aurrekontuaren arabera–. 2011-2015 Plana indarrean izan zen bitartean, ez zen laguntza-lerro horien luzapenik egin.

“Orain hobekuntzak sartu dira laguntzen arauketan, eta hura izan diren araudi-aldaketetara egokitu da, eta, horrela, programaren funtzionamendua eta kudeaketa hobetu dira”, esan du Artolazabalek.

Laguntzak zabaltzea

2015etik orain arte indarrean izan den dekretuak, seme-alabak kargura dituzten familiei laguntzeko diru-laguntzei buruzkoak, helburu du Eusko Jaurlaritzak seme-alabak kargura dituzten familiei ematen dizkien diru-laguntzak arautzea, honako jarduketa-ildo hauen bidez: a) kargura dagoen seme-alaba bakoitzeko laguntza ekonomikoak; b), erditze edo adopzio nazional anizkoitzagatiko laguntza ekonomikoak eta c) nazioarteko adopzioagatiko laguntza ekonomikoak.

6. artikuluak seme-alabak kargura izateagatiko laguntza ekonomikoetan diruz lagundu daitezkeen egoerak deskribatzen ditu: a) Lehen seme-alabarengatiko diru-laguntza; b) Bigarren seme-alabarengatiko diru-laguntza; eta c) Hirugarren edo ondoko seme-alabarengatiko diru-laguntza. Gainera zehazten du bigarren seme-alabagatiko laguntza ekonomikoek hasierako laguntza bat sorraraziko dutela, jaiotza, adopzioa, adopzioaren aurretiko harrera edo tutoretza dela medio eta, horretarako eskatzen diren baldintzak betez gero, semeak edo alabak urtebete betetzen duen urteari dagokion ordaina. Azken horiek mantentze-laguntzak dira, eta urtero eskatu behar dira.

Familiei Laguntzeko Legeak laguntza horiek eskubide subjektibo gisa prestatzen ditu, betiere horietara jotzeko eskakizunak betetzen badira; horiek erregelamenduz erabaki beharko dira. Araua aldatu da, bigarren semeagatiko edo alabagatiko laguntza ekonomikoei urterokoa gehitzeko, legeak ezarritakoari jarraikiz: “laguntzak zabaltzeko oinarria Familiei Laguntzeko 13/2008 Legearen 10. artikuluko 5 zenbakia da. Bertan ezartzen da Eusko Jaurlaritzak bata bestearen atzetik onartutako familiei laguntzeko erakunde arteko planen esparruan, euskal herri-administrazioak progresiboki zabalduz joango direla ardurapeko seme-alaba adingabeengatik ematen diren zuzeneko diru-laguntzak, 2020. urtean Europar Batasunaren mailan izateko”.

Nahiz eta Euskal Autonomia Erkidegoan Familiei Laguntzeko Erakundeen arteko III. Planak (2011-2015) aurreikusten zuen, ordurako, seme-alabak jaiotzeagatiko eta horien mantenuagatiko laguntzak pixkanaka zabaltzea, ez zen laguntza-lerro bat ere zabaldu. Era berean, Arartekok “Euskadin familiei laguntzeko politikak: analisia eta proposamenak” politikei buruz eginiko aparteko txostenak inbertsio publiko handiagoa gomendatzen zuen, seme-alabak dituzten familien kostuak konpentsatzeko.

Hori dela eta, gaur dekretuan onetsitako aldaketak bigarren semeagatiko edo alabagatiko laguntzak zabaltzen ditu, eta horiek hiru urtean kobratuko dira: jaiotzaren urterokoan, alabak edo semeak urtebete egiten duenean eta bi urte egiten dituenean. Urte bakoitzean kobratuko den laguntzaren zenbatekoa familia-errenta estandarizatuak zehaztuko du.

Familia-errenta estandarizatua uztailaren 24ko 154/2012 Dekretuak (Familia-politiken eremuan familia-errenta estandari­zatzeko sistemari buruzkoa) zehazten du. Bertan, 3. artikuluan adierazten da familia-errenta estandarizatua kalkulatzeko, honako hauek hartuko direla gogoan, dekretu horrek ematen dien irismena aintzat hartuta: familia-unitatearen osamodua; familia-errentaren maila; eta familia-unitateari dagokion baliokidetasun-koefizientea.

Familia-errenta estandarizatuaren maila honela lortzen da: familia-errenta –zerga-oinarri orokorraren eta familia-unitatea eratzen duten aitaren eta amaren PFEZren aurrezpenaren zerga-oinarriaren batura– zati familia-unitatearen baliokidetasun-koefizientea.

Zatiketaren emaitza familia-errenta estandarizatua da: 20.000 euroko edo gutxiagoko familia-errenta estandarizaturako, laguntzaren zenbatekoa 900 euro da. 20.000 eurotik gorako eta 30.000 euroko edo gutxiagoko errentarako, 500 euro; eta 30.000 eurotik gorako errentarako, 400 euro.

Ondorioz, proiektatutako aldaketaren arabera, bigarren alabak edo semeak eskubidea emango du laguntzako beste urteroko bat kobratzeko –umeak 2 urte betetzen dituen urtean–, eta 900 eta 400 euro bitartekoa izango da, familia-errenta estandarizatuaren arabera.

Kasuak

Artolazabalek esan du “laguntzen eskatzaileak horietara jotzeko eskakizun guztiak bete beharko dituela eskabidea ebazteko unean, eta hura aurkeztu ondoren gertatzen den eta laguntzetara jotzeko eskakizunetan eragina izan dezakeen edozein gorabeheraren berri eman behar duela".

“Halaber, kasu zehatz bat aurreikusten da, seme-alabak kargura dituzten familiei laguntzeko diru-laguntzen eskatzaileari laguntzaren helburu den semearen edo alabaren babesa edo zaintza gabetzen zaionean, genero-indarkeria edo beste edozein delitu dela medio. Egoera hori, eskatzaile-kopuru handian eragina ez badu ere, aurreikusi beharrekoa da, adingabearen interes nagusiari erantzuteko eta laguntzen helburua betetzeko, alegia, horien mantenuari eta zaintzari lotutako premia ekonomikoei erantzuten laguntzea”, esan du Artolazabalek.

Ustezko egoera honako hau da: seme-alabak kargura dituzten familiei laguntzeko diru-laguntza aitak edo amak eskatzen du; laguntzaren eskaera kudeatzen den bitartean eta ebazpena eman aurretik, eskatzaileari laguntzaren helburu den semearen edo alabaren babesa eta zaintza gabetzen zaio, genero-indarkeria edo beste edozein delitu dela medio, eta egoera horren berri ematen zaio kudeaketa-erakundeari.

Egoera honela ebatzi ahalko da: laguntzetara jotzeko eskakizunak ez betetzeak eskatzaileari laguntza ukatzea ekarriko du. Babesa eta zaintza dituen pertsonak laguntza-eskabidea ezarritako epe orokorrean aurkeztu ahalko du eta, hala badagokio, babes eta zaintza hori aitortzen dion jakinarazpen formala jaso duenetik aurrera zenbatzen hasita. Babesa eta zaintza gabetua dituen pertsonak hasieran aurkeztutako eskabidearen dataren ondorioak onuragarriagoak direnean, laguntza bigarren pertsona horri aitortuko zaio, eta erreferentzia gisa aurreko arauketa onuragarriena hartuko da, betiere laguntzetara jotzeko eskakizunak betetzen baditu. Aurreikuspen horren bidez, eskabide horri epez kanpo uko egitea saihestu nahi da.

Epe-hasiera aldatzea

Orain arte, laguntza-eskabiderako epea hasteko data nazio edo nazioarte mailako adopzioaren edo tutoretzaren ebazpen judizialaren edo dokumentuaren data zen, edo eskatzaileari dokumentu horiek jakinarazten zaizkion eguna. Araudiaren aurreikuspen horren bidez geldotu egiten zen laguntzetara jotzeko eskakizunen baieztapen eta egiaztapena; beraz, orain, adopzioaren eta tutoretzaren kasuetan laguntza-eskabideak aurkezteko epea nazio edo nazioarte mailako adopzioa gertatzen dela dagokion erregistro zibileko bulegoan, kontsularrak barne, inskribatzeko egunaren biharamunean hastea aurreikusten da.  Horrela, laguntzen eskabideak aurkezteko epea eskatzaileak adopzioa edo tutoretza egiaztatzen duen dokumentazioa (hura aurkezteko beharra ezartzen du laguntzak arautzen dituen dekretuak) lortzeko prest dagoen unean hasten da.

Dokumentazioa bikotea apurtuz gero

Bikotea apurtzen den kasuetan aurkeztu beharreko dokumentazioa dela eta, egungo idazketak laguntzaren helburu diren edo, hala badagokio, eskatzeko seme-alaben kopurua zehazteko konputatzen diren seme edo alaben babesa eta zaintza esleitzen dituen ebazpen judizialaren kopia eskatzen du.  Sartutako aldaketak familia-bitartekaritzako zerbitzu publikotik kudeatutako adingabeei buruzko neurriak arautzeko hitzarmenak ere onartzen ditu, gertakari hori egiaztatzeko, hitzarmenak berresten dituen epai judizialik behar izan gabe.

Dekretua araudi-aldaketetara egokitzea

Dekretua 2015etik izan diren araudi-aldaketetara egokitzen da: adopzio aurreko familia-harrera terminoaren ordez “adopzioaren aurreko bizikidetzarako zaintzako ordezkaritza” erabili behar da, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko Sistema aldatzen duen Legearen (uztailaren 28ko 26/2015) 2. xedapen gehigarriaren arabera; azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearena) inguruko erreferentziak eguneratu egin behar dira, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legeari (urriaren 1eko 39/2015) dagokionez egingo dira; eta Erregistro Zibilaren Legeak (uztailaren 21eko 20/2011) ezartzen du Legea indarrean sartzen denetik –2017ko ekainaren 30a–,ez dela jarraituko Familia Liburuak ematen; hori dela eta, laguntzaren eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioa eguneratu behar da. Hori dela eta, aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko 18. artikulua berriro idatzi da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gurasoak  gaur Dirulaguntzak gaur