Gizartea -

Indarkeria matxista

Emakume batek bortxatu egin dutela salatu du Baionan

EiTBk jakin ahal izan duenez, ostiralean jasan zuen erasoa; auto baten barruan esnatu zen larunbatean, Akizen. Beste neska batek bortxaketa salatu zuen asteazkenean, baina hiru egunera kendu zuen.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko emakume batek Baionako festetan bortxatu egin dutela salatu du igande honetan, EiTBk jakin ahal izan duenez. Antza denez, ostiralean jasan zuen erasoa, eta auto baten barruan esnatu zen larunbat goizean, Akizen.

Halaber, beste neska batek ere bortxatua izan zela salatu zuen joan den asteazkenean, larunbat honetan polizia-etxera joan eta kendu egin zuen arren. Poliziak, hala ere, ofizioz ikerketa zabaltzea erabaki du gertatutakoa argitzeko.

Baionako mugimendu feminista elkarretaratze bat antolatzen saiatzen ari da astelehenerako, sexu-erasoen aurka.

__________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea bideoak Baionako argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Eguneko albisteak