Gizartea -

Jazoera

Bi laguni labanaz eraso egin diete Barakaldon, eta horietako bat larri dago

Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu, horietako bi adingabe, Gurutzeta eta Erreka-Ortu auzoetan gizon banari eraso egin izana leporatuta.

Erreka-Ortu auzoan eta Gurutzetan jazo dira bi erasoak. Argazkia: EiTB
Erreka-Ortu auzoan eta Gurutzetan jazo dira bi erasoak. Argazkia: EiTB
Erreka-Ortu auzoan eta Gurutzetan jazo dira bi erasoak. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru gazte, horietako bi adingabe, atxilotu ditu bart Barakaldon, beste bi laguni labana batekin eraso egiteagatik. Biktimetako batek zauri larriak ditu.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 01:30ak aldera Ertzaintzari jakinarazi diote Barakaldoko Erreka-Ortu auzoan gazte batek labankada batzuk jaso zituela, eta ustezko erasotzaileak eta bere bi lagunek ihes egin zutela.

Biktima Gurutzetako ospitalera eraman dute, eta zainketa intentsiboetako unitatean ospitaleratu, zauri larriak dituelako.

Ertzaintzak jakin ahal izan duenez, ustezko erasotzaileak beste gizonezko bati eraso egin dio aurretik, Gurutzeta auzoan. Dirudienez, ustezko erasotzaileak zerbitzari bat mehatxatu du, eta gizonezko hori zerbitzaria laguntzen saiatu denean, labanarekin eraso egin diote besoan. Zauritu hori ere Gurutzetako ospitalean artatu behar izan dute.

Erasoekin lotutako hiru gazteak, horietako bi adingabe, aurkitu dituzte Ertzaintzako agenteek 02:00ak aldera Erreka-Ortu eta Gurutzeta artean. Ihes egiten saiatu dira, baina ertzainek hartu eta atxilotu egin dituzte.

Bi erasoen ustezko erantzulea 17 urteko gaztea da, eta lesio-delitua eta agenteei aurre egin izana delitua leporatu dizkiote. Bigarren delitu hori beste bi gazteei ere egotzi diete. Adingabeen Fiskaltzaren esku utzi dituzte atxilotuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Barakaldo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea