Gizartea -

eguraldia

Nafarroa abisu horian, 35 ºC-tik gorako tenperaturak aurreikusten baitira

Abisua Foru Erkidegoko erdialdean eta Erriberan egongo indarrean ostegunean, eta Erriberan bakarrik ostiralean.

Umeak, urarekin jolasean Iruñean, bero handiko egun batean. EFE
Beroa Iruñean. EFE
Umeak, urarekin jolasean Iruñean, bero handiko egun batean. EFE

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Meteorologia Agentziak abisu horia ezarri du Nafarroan ostegunerako eta ostiralerako, bero handia espero baita.

Abisua Erkidegoaren erdialdean eta Erriberan egongo da indarrean gaur, eta Erriberan bakarrik ostiralean. 35 ºC baino gehiago espero dira.

Iragarpenen arabera, tenperatura minimoak 17 gradu ingurukoak eta maximoak 34 gradukoak izango dira Iruñean; Tuteran, 22-37 ºC bitartekoak, eta Lizarran, 19-34 ºC bitartekoak. Erronkarin, berriz, hotzenak 16 gradukoak izango dira, eta beroenak, 34 ºC-koak.

Nafarroa iparraldean euria egin dezake. Erdialdean eta hegoaldean, berriz, iluntzerako bero-hodeiak garatuko dira, baina ateri eutsiko dio. Erriberan haize zakarra espero da arratsaldetik aurrera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Tutera Alerta meteorologikoak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak