Gizartea -
Uztailak 27
Honelakoa izango da ilargi eklipsearen sekuentzia Hego Euskal Herrian
Ilargia agertuko den ordua eta ondoren hartuko duen angelua ezberdina izango da lau hiriburuetan. Astronomia fenomenoaren sekuentzia kontsulta ezazu.
i.g. | eitb.eus
Aspalditik iragarri bezala, uztailak 27an, ostiralean, ia lau ordu iraungo duen ilargi eklipsea izango da, hain zuzen, XXI. mende osoko luzeena, eta Ilargi betearekin osatuko da.
Egutegian gorriz markatutako astronomia ikuskizuna izan da. Astelehenean iragarri zuten bezala, Aranzadiko Astronomia sailak eta Donostiako Udalak teleskopioak jarriko dituzte Urgull mendian, eklipsea hobeto ikusi ahal izateko, eta, gainera, Aranzadiko astronomoak bertan egongo dira azalpenak ematen.
Eklipsearen sekuentzia Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroan zelangoa izango den zehatz-mehatz ezagutzeko, ikuskizunak hiriburuetatik hartuko duen itxura argitaratu dugu.
Bilbo / Bizkaia
Gasteiz / Araba
Donostia / Gipuzkoa
Iruñea / Nafarroa
Argazkiak: Sustapen Ministerioa