Gizartea -

Antonio Manuel Guerrero

'La Manada'ko guardia zibilak aske jarraituko du, Auzitegiak hala ebatzita

Aretoko presidentearen boto partikularra dela eta, erabakiak aldeko bi boto eta kontrako bat jaso ditu.

Guerrero, Sevillako guardiako epaitegira sinatzera joan den egunetako batean. Argazkia: EFE
Antonio Manuel Guerrero, sinatzera joan den egunetako batean
Guerrero, Sevillako guardiako epaitegira sinatzera joan den egunetako batean. Argazkia: EFE

agencias | redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Auzitegi Nagusiko bigarren sekzioak 'La Manada'ko guardia zibilak aske jarraitzea erabaki du, nahiz eta pasaportea berritzen saiatu zen Tabladako komisarian (Sevilla).

Aretoko presidentearen boto partikularra dela eta, erabakiak aldeko bi boto eta kontrako boto bat jaso ditu. Epaile batek espetxean jarraitzearen alde egin du.

Antonio Manuel Guerrerok komisariara jo zuen ekainaren 25ean. Bere esanetan, pasaportea entregatu behar zuelako -badaezpadako neurriek horretara behartzen dute-, baina ez zuen topatzen eta gainera uste zuen epe-muga gaindituta egongo zela.

Poliziaren iritzian, alabaina, Guerrero gazte madrildar bati sexu-abusuak egiteagatik 9 urteko kartzela-zigorra jaso duen guardia zibilak pasaportea berritzea eskatu eta, sistemak abisua eman ostean, handik alde egin zuen.

Fiskaltzak, akusazio partikularrak (bortxaketa salatu zuen neska) eta bi herri akusazioek (Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak) adierazi zutenaren arabera, Guerrerok badaezpadako neurria urratu zuen eta, hortaz, espetxera itzuli behar zen, ihes egiteko arriskua zegoela argudiatuta. Defentsa, bere aldetik, neurri horren aurka agertu zen eta aske mantentzea eskatu zuen.

Antonio Manuel Guerrero. Argazkia: EFE

Antonio Manuel Guerrero. Argazkia: EFE

"Jarrera kontraesankorra", boto partikularraren arabera

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Biharren Sekzioko presidentearen arabera, Guerreroren jarrera pasaportea lortzeko ahaleginean "kontraesankorra" eta da badaezpadako neurriei dagokienez.

Askatasun pertsonalerako eskubidea eta espetxearen helburuak aztertu ostean, Francisco Coboren iritzian, akusazioek eskaerak onartu behar ziren, hau da, espetxeratzea.

Horrez gain, gaineratu duenez, guardia zibilaren jokaera "kontraesankorra da lurralde nazionalarekin baimen judizialik gabe irteteko debekuarekin", ekainak 21ean emandako ebazpenak ezarri zuenaren arabera. Gainera, "aske utzi eta hurrengo lau egunetan pasaportea Auzitegian aurkezteko betebeharra zuen, eta etorkizunean lortzeko debekua ere".

 

Guardia zibilaren jokaera "kontraesankorra da lurralde nazionalarekin baimen judizialik gabe irteteko debekuarekin"

 

Horren ildotik, epailearen ustean, auzipetuaren jarrera ez dator bat neurria betetzeko borondatearekin eta, zehaztu duenez, ez da argi geratu "soilik" pasaportearen egoeraz informazioa nahi zuenik Auzitegian aurkezteko asmoz.

'La Manada'ko bostak ekainak 22an aske geratu ziren, hau da, Auzitegiak epaia jakinarazi eta hurrengo egunera, eta 6.000 euroko fidantza ordaindu eta gero. Erabaki horretan ere, Bigarren Sekzioko presidenteak boto partikularra eman zuen, bere iritzian, Guerrerok jasotako zigorraren erdia bete behar zuelako, hots, lau urte eta sei hilabete.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Delituak Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa ‘La Manada’ auzia