Gizartea -
SANFERMINAK
'Gaixoa ni'k amaiera eman die San Fermin jaiei
Iruindarrek eta bisitariek sanferminei agur esan die gauerdia pasata 'Gaixoa ni' abesti tradizionalarekin.
EITB.EUS
Urtero bezala, 'Gaixoa Ni'k eman die amaiera gauerdian 2018ko sanferminei. Jaietako azken ekitaldi ofiziala izan da. Piztutako kandelak eta zapi gorriak eskuetan hartu eta abesti tradizionala abestuz agurtu dituzte jaiak iruindarrek zein bisitariek.
Uztailaren 6an geldialdirik gabeko 9 eguneko festei hasiera eman zieten Motxila 21eko Ibai Ganuza eta Leire Zabalzak udaletxeko balkoitik. Egun horretan Iruñeko Udaletxeko Plazan bildu ziren emozio berdinarekin elkartu dira plazan.
Aurten Joseba Asironek ez du balkoitik hitz egin, txupinazoa botatzeko hautagai ziren lau kolektiboetako ordezkariek, baizik.
Nahiz eta, sanferminak amaitu diren jada, datorren urterako atzera kontaketa hasi dute "uno de enero, dos de febrero..." abestuz.
Joseba Asironek, Iruñeko alkateak, 2018ko sanferminen balantzea egin du eta, azpimarratu duenez, "sanferminetako jai bikainak izan dira, kalean giro lasaia izan dugu, oso sanfermineroa, edozein herritan izan daitezkeen gauza txikiekin".