Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Beste bi lagun atxilotu dituzte sanferminetan, sexu-ukituak egotzita
Nafarroako Gobernuaren orientazio-baliabideak eta arreta judizialerako eta psikologikorako laguntza eskaini dizkiete salaketa jarri duten emakumeri.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Babes Zibileko Gobernu-Batzordeak larunbat honetan jakin ahal izan duenez, azken orduetan beste bi pertsona atxilotu dituzte Iruñean, sanferminetan, bi emakumezkok sexu-abusuak salatu ostean, zehazki, sexu-ukituak.
Salaketen berri izan dutenean, hainbat elkartek, erakundek eta segurtasun indarrek osatzen duten batzorde horrek Nafarroako Gobernuaren orientazio-baliabideak eta arreta judizialerako eta psikologikorako laguntza eskaini dizkie emakumezko horiei. Helburua da erasoa jasan duten emakumeak berriro ez biktimizatzea edo errudun sentiaraztea.
Bestalde, Babes Zibileko Gobernu-Batzordeak larunbat honetan egindako saioan jakitera eman dute azken orduetan zortzi lagun atxilotu dituztela, lapurreta leporatuta. Horietako bati 17 sakelako telefono atzeman dizkiote.
-----------------------------------------
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.