Gizartea -

bizkaia

Pertsona baten gorpua aurkitu dute Leioako eraikin batean izan den sutean

EiTBk jakin ahal izan duenez, hildakoa 73 urteko gizonezkoa da. Garajean piztu dira garrak. Hilotza bi autoren artean topatu dute suhiltzaileek.

Leioako sutea: Argazkia: @bomberosbizkaia
Leioako sutea: Argazkia: @bomberosbizkaia
Leioako eraikin batean izan den sutean gorpu bat aurkitu dute

radio euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Suhiltzailek hilotz bat topatu dute Leioako eraikin batean izan den sutean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez

EiTBk jakin ahal izan duenez, hildakoa 73 urteko gizonezkoa da. Antza, bere ibilgailua pintzak erabilita martxan jartzen saiatu da eta horrek eragin omen ditu garrak.

Sutea 11:20 inguruan piztu da, Leioako Amaia Etorbidean dagoen eraikin bateko garajean.

Suhiltzaileak berehala bertaratu dira eta garrak itzaltzeko lanetan ari zirenean, hilotza topatu dute, bi ibilgailuren artean. Sua 12:30 aldera amatatu dute, baina 20:00ak inguruan lanean jarraitzen zuten, eraikina aireztatzeko.

Suteak eragin duen ke toxikoa dela eta, epaileak eta ertzainek 19:30ak arte itxaron behar izan dute garajean sartzeko. Hilotza Auzitegiko Anatomia Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak