Gizartea -

Indarkeria matxista

Hiru gizon zigortu dituzte sexu-abusuengatik sanferminak hasi zirenetik

Ebazpenak epaiketa arinen bidez eman dituzte. Salaketa guztiak ukituak egiteagatik izan dira.

Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat. Argazkia: EFE
Indarkeria matxistaren aurkako elkarretaratze bat. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru gizonezko atxilotu eta zigortu dituzte Iruñean sexu-gehiegikeriak egiteagatik, sanferminak uztailak 6an hasi zirenetik. Kasu guztietan ukituak egin zizkieten emakumeei.

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren prentsa bulegoak zabaldutako informazioaren arabera, ebazpenak epaiketa arinen bidez eman dituzte, Iruñeko Guardiako Epaitegian.

Halere, ez dituzte zehaztu zeintzuk diren ezarritako zigorrak, idazkari judizialek ebazpenak eta autoak prentsa zerbitzuetara ez zabaltzea erabaki dutelako.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko kide batek Nafarroako Auzitegiko Bigarren Sekzioko epaileari, hots, 'La Manada' epaitu zuenari, leporatu zion biktimaren datuen filtrazioa eta horren ondotik etorri da neurria.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Delituak Sanferminak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Sanferminetako egitaraua Matxismoa