Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Beste salaketa bat aurkeztu dute Iruñeko sanferminetan, sexu-abusuengatik

Emakume batek ukituak salatu ditu, eta Udalak emakumearen eskura jarri du kasu hauetarako duen laguntza zerbitzua, orientazioa eta laguntza judizial zein psikologikoa emateko.

Eraso sexisten aurkako kontzentrazioa Iruñean. ETBren bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Eraso sexisten aurkako kontzentrazioa Iruñean. ETBren bideo batetik ateratako pantaila-irudia.
Eraso sexisten aurkako kontzentrazioa Iruñean. ETBren bideo batetik ateratako pantaila-irudia.

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaleko Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean jakinarazi duenez, azken orduetan emakume batek salaketa bat aurkeztu du sexu-abusuengatik (ukituak).

Udalak ohar bidez jakinarazi duenez, salaketaren ondotik, emakumearen eskura jarri du kasu hauetarako duen laguntza zerbitzua, orientazioa eta laguntza judizial zein psikologikoa emateko.

Protokolo berria abiarazita Iruñeko Udalak lortu nahi duen helburuetako bat biktimak babestea da, bai arreta eta laguntza bai informazioa emanez.

Udal arduradunek argi esan dute edozein abusu gertatzen dela ere salatu egin behar dela bai arlo judizialean bai gizarte mailan ere, "arbuio aktiboa baita jarrera matxista hauekin amaitzeko modurik onena".

Bestalde, Udalak AgreStop/EraStop doako aplikazio garatu du, eraso matxista salatzen duten emakumeak geolokalizatzeko eta berehala Udaltzaingoa jakinaren gainean jartzeko.

_________________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak umeak Iruñeko albisteak Tratu txarrak gaur Nafarroa gaur San Fermin jaiak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Tratu txarren biktimentzako gida Mundu matxista Iruñeko Udala albisteak