Gizartea -

IRUÑEA

Lelo matxistak dituzten txapak konfiskatu dituzte sanferminetan

San Fermin jaietako bandoaren arabera, debekatuta dago mezu edo lelo matxistak dituzten txapak, kamisetak edo bestelakoak saltzea.

Konfiskatutako txapak. Argazkia: @policiaforal_na
Konfiskatutako txapak. Argazkia: @policiaforal_na
Konfiskatutako txapak. Argazkia: @policiaforal_na

AGENTZIA | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak mezu matxistak dituzten txapak konfiskatu ditu sanferminetan, Iruñean, Twitter sare sozialean zabaldutako mezuan jakinarazi duenez.

Iazko sanferminetan eta Nafarroako beste herri batzuetako jaietan gertatu bezala, aurten ere mezu sexistak eta matxistak dituzten txapak ikusi ahal izan dira.

"Eraso sexistarik gabe, Iruña aske" estrategiaren baitan, eta, San Fermin jaietako bandoaren arabera, debekatuta dago mezu edo lelo matxistak dituzten txapak, kamisetak edo bestelakoak saltzea. Are gehiago, horrelako materiala atzemanez gero, erretiratzea edo konfiskatzea aurreikusten du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea azken orduko berriak Gaurko albisteak Nafarroan Entzierroa zuzenean Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Nafarroako Foruzaingoa