Gizartea -
TRAFIKO ISTRIPUA
58 urteko azpeitiar bat hil da Italian izandako moto istripu batean
Ezbeharra igandean gertatu zen Italiako Alpeetan, Passo dello Stelvio izenez ezagutzen den errepidean.
EITB.EUS
58 urteko azpeitiar bat hil da asteburuan Italian, moto istripuz, EiTBk jakin duenez.
Italiako hainbat hedabidek zabaldutako informazioaren arabera, ezbeharra igande arratsaldean gertatu zen Italiako Alpeetan, Passo dello Stelvio izenez ezaguna den errepidean. Italian altuera handienean dagoen errepidea da, eta Europako bigarren garaiena da, 2.757 metroraino iristen baita.
Oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, gizonak motorraren kontrola galdu zuen 21. bihurgunean (180 graduko kurba).
Larrialdi zerbitzuetako kideak istripuaren tokira bertaratu baziren ere, tokian bertan hil zen, hartutako kolpeen ondorioz.