Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Bi salaketa jarri dituzte Iruñean sexu-abusuagatik
Ukituak salatu dituzte bi emakumek eta gizon bat atxilotu dute horietako batekin zerikusia duelakoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Iruñeko Udaleko Babes Zibilerako Batzordeak gaur goizean jakin duenez, pertsona bat atxilotu dute azken orduetan sexu-abusuengatik, eta beste 9 lapurretengatik.
Ukituak egitea leporatuta atxilotu dute gizon hori eta beste baten bila ere ari dira, beste emakume batek ere ukituak salatu dituelako.
Udalak emakumeen eskura jarri du kasu hauetarako duen laguntza zerbitzua, bai arlo psikologikoan zein judizialean babesa emateko.
Udal arduradunek argi esan dute edozein abusu gertatzen dela ere salatu egin behar dela bai arlo judizialean bai gizarte mailan ere, "arbuio aktiboa baita jarrera matxista hauekin amaitzeko modurik onena".
Gogoratu behar da Udalak AgreStop/EraStop doako aplikazio garatu duela, eraso matxista salatzen duten emakumeak geolokalizatzeko eta berehala Udaltzaingoa abian jartzeko.