Gizartea -
Indarkeria matxista
47 urteko emakume bat hil dute Madrilen
Emakumea etxebizitza bihurtutako lokal batean aurkitu dute, Tetuanen. Poliziak urruntze agindua bere gain zuen gizon bat atxilotu du, ustezko hiltzaila izatea leporatuta.
agentziak
47 urteko emakume bat hil dute gaur, ostirala, goizaldean, Madrilgo Tetuan auzoan.
Ordu batzuk beranduago, Poliziak gizonezko bat atxilotu du, emakumearen hiltzailea delakoan. Gizonak urruntze agindua zeukan bere gain.
Atxilotua Kuban jaiotako 48 bat urteko gizona da, eta larrialdi zerbitzuek emakumearen hilotza aurkitu eta ordu batzuetara atxilotu du Poliziak. Biktima 1974an Paraguayn jaioteko emakumea zen.
Larrialdetako zerbitzuek goizaldeko lehen orduan topatu dute hilotza, indarkeria zantzu argiekin.
Ostirala hasitakoan, 00:45 aldera, Madrilgo Erkidegoko 112 larrialdietarako telefonoak hainbat dei jaso ditu, Tetuan auzoko Goiri kalean, 11 zenbakiko atarian, hildako bat izan zitekeelakoan, larrialdietarako zerbitzuko iturriek eurek Europa Pressi adierazi diotenez.
Hala, SUMMAko kideak bertaratu dira, eta emakumearen heriotza baieztatu besterik ez dute egin. Gorpua etxebizitza bihurtutako lokal batean zegoen, eta indarkeria zantzu argiak zituen.
Polizia Nazionalak bere gain hartu du gertatutakoa argitzeko ardura.
_________________________
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.